Hurrengo ekitaldia XGN R ENCOUNTER

2019ko urriak 11-13, Galiziako Nazioarteko ABANCA azoka – Silleda
Ekitaldi jendetsua, informatikako zaleak eta profesionalak biltzen dituena.

informazio gehiago

Euskaltel Konekta Euskaltelek PERTSONEKIN, ENPRESEKIN eta EKIMENEKIN konektatu du, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako proiektu berriak sustatzeko eta garatzeko.

Nor Gara

+ 180.000 Parte-hartzaile
+ 50 Ekitaldi
+ 40 Erakunde

Azken jarduera

Elhuyar Zientza Azoka

Elhuyar Zientza Azoka
Gazteak eta Unibertsitateak
Elhuyar Zientzia Azoka zientziari eskainitako gazteentzako azoka bat da. Urtero antolatzen du Elhuyar Fundazioak.

informazio gehiago

Bind 4.0

Bind 4.0
Ekintzaileak
Bind 4.0 startup berritzaileen eta enpresa handien topagune bat da, estatukoa eta nazioartekoa.

informazio gehiago

Final Lego League
Nazioartekoa

FLL tresna bikaina da gazteak motibatzeko eta zientziarekin eta teknologiarekin dibertitu eta hunkitu daitezen laguntzeko, eta, aldi berean, berrikuntzaren eta sorkuntzaren balioak sustatzeko.

informazio gehiago

EiTB Maratoia
Proiektu Soziala

Duela hamarkada bat hasi zen Euskaltel EiTBren maratoi Solidarioarekin elkarlanean, gaixotasun larri batzuen aurkako ikerketa egiteko.

informazio gehiago

GameGune eSports
Nazioartekoa

Kirol elektronikoen Euskadiko lehiaketa zaharrena da; gamer komunitatean erreferentzia bat da, eta Euskaltel Konekta fundazioak antolatzen du.

informazio gehiago

Hetel
Proiektu Soziala

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Euskadiko Lanbide Heziketako 24 ikastetxe biltzen dituena.

informazio gehiago

STREAMINGA, ETENGABE HAZTEN ARI DEN SEKTOREA

Edizio honen leloak, Stream IT, agerian uzten du Euskal Encounterrek streamingaren alde egiten duen apustua, eta, zehazki, Internet bidez bideo-jokoetako partidak zuzenean ematearen alde egiten duen apustua. Etengabe hazten ari da joera hori, eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa guztiz aldatzen ari da, lan-aukera berriak sortzeaz gain. Esate baterako, Twitch-en bidez zuzenean ikus daiteke Euskal Encounter, baita Omniscon eta Gamegune TVren bigarren edizioa ere, streamingean zentratutako ekitaldiak biak ere.

Datu globalak kontuan hartuta, streaminga izugarri hazten ari da. Urtean zehar 200 markatako 3.000 milioi streaming-aplikazio baino gehiago monitorizatzen ditu Conviva plataformak, eta, haren arabera, edukien kontsumoa bikoiztu egin da azken 12 hilabeteetan mundu osoan. Gaur egun, urtean 10.000 milioi ordu baino gehiago emititzen dira streaming bidez.

Gainera, hornitzaile guztiek hazkunde handia izan zuten. Esate baterako, Twitch —zeinak askotariko edukiak ematen baititu baina aitzindaria baita bideo-jokoetako partidak eta kirol elektronikoko txapelketak ematen— % 35 hazi da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta haren erabiltzaileek 2.700 milioi eduki-ordu baino gehiago ikusi dituzte tarte horretan. Azken urtean, plataforma horretan dirua irabazten duten pertsonen kopurua % 223 handitu da; izan ere, 27.000 streamer bazkide ditu (bideojoko batean jokatu edo hari buruz hitz egin, eta denbora errealean hedatzen duten pertsonak), 150.000 streamer afiliatu eta 15 milioi ikusle egunero.

“Negozioaren errentagarritasuna industriak duen garapen-mailaren adierazle argia da”, esan du Alex "Alxshow" Robleñok, streamingerako edukiak hornitzen dituen Omnis Club enpresaren sortzaileak. Nahiz eta zuzenean hedatzeko edukiak sortzea funtsean “aisialdiko eta entretenimenduko jarduera” izan, negozioa baino gehiago, streamingak lan-aukera eta aukera ekonomiko handiak sortu ditu.

Beren jarduera diru-iturri bihurtzeko streamerek duten bideetako bat beren produktuak agerian jarri eta saldu nahi dituzten marken publizitatea da. Robleñok uste du aukera erakargarria dela enpresentzat: “Gizartearen zati batek ez du prentsa eta telebistarik kontsumitzen, eta, beraz, oso zaila da ohiko euskarrien bidez publizitatea helaraztea. Eta kontatzeko zerbait dutenak publiko horrekin konekta ditzakete streamerek”. Haren ustez, toki ezin hobea da 16 eta 34 urte bitarteko kontsumitzaileei interesatzen zaizkien produktuen publizitatea egiteko.

Eduki profesionala sortzen duten streamerak ez ezik, badaude zaletasun gisa edo ongi pasatzeko zuzeneko bideoak ematen dituztenak ere. Bigarren talde horretakoa da Carmen Rosado Moreno. Berrogei urtetik gorako streamer bat da, bai adinagatik eta bai zabaltzen duen edukiagatik ezohiko profila duena. Zuzeneko programak ematen ditu, modu dibertigarrian errezetak prestatzen irakasteko. Eduki espezifikoa modu atseginean ematen du, eta horixe da haren jarraitzaileek gehien estimatzen dutena.