Euskaltelek, ingurumenarekiko duen konpromisoaren adierazle, ingurumenari buruzko estrategia bat antolatzen du, eta bere Ingurumen Gidaplanean adierazten

ISO 14001 arauaren araberako Ingurumen Kudeaketako Sistema (AENORek ziurtatu zuen 1999an) du Euskaltelek, hasiera-hasieratik bikaintasunaren alde duen jarrera oinarri harturik. Dinamika horri jarraikiz, eta Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiarekin (2002-2020) bat egiteko xedearekin, Euskaltel borondatez atxiki da, 2004tik, EMAS III araudira.

EMAS III Ingurumen Adierazpenak argi eta garbi erakusten du gure interes-taldeekin dugun gardentasun-konpromisoa. Aenorrek egiaztatzen du adierazpen hori, eta, besteak beste, gure erakundearen karbono-aztarna jasotzen du.