Euskaltelen cookieen politika

Cookieak zer diren, zer motatakoak erabiltzen dituen eta haiek zure ordenagailuan instalatu ez daitezen zer egin azaltzen dizu Euskaltelek.

Zer dira cookieak, eta zertarako balio dute?

Webguneak/Aplikazioak erabiltzean ordenagailuan edo gailuan (smartphonea, tableta...) instalatzen diren fitxategi txikiak dira cookieak, eta zure lehentasunen erregistroa izateko eta berriro bisitatzen gaituzunean gogoratzeko erabiltzen dira. Erabiltzaileak webguneetan errazago ibiltzea eta errazago nabigatzea da helburua.

Ohiko cookieez gainera, biltegiratze lokaleko (local storage) aldagaiak erabiltzen ditu Euskaltelek, HTML5 protokolokoak. Ohiko cookieak bezala erabiltzen dira, baina funtzionalitate handiagoa ematen dute, eta erabiltzaileak segurtasun handiagoa du. Aldagai horiei biltegiratze lokala deritze nabigatzailean.

Euskaltelek zertarako erabiltzen ditu cookieak?

Zure lehentasunak gogoratzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko erabiltzen ditu Euskaltelek cookieak. Hemen zehazten dugu Euskaltelek nola erabiltzen dituen, zehazki, cookieak:

  • Hizkuntza - Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza-lehentasunak gordetzen ditu. Cookie horiek erabiltzailearen ekipoan gordetzen dira aldi baterako.
  • Autentifikazioa - Erabiltzailearen saioa irekita geratzen da hura sarbide-atarietan identifikatu ondoren. Hala, gutxiagotan sartu behar du pasahitza. Cookie horiek automatikoki ezabatzen dira ekipotik saioa amaitu ondoren.
  • Azterketa - Erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko informazio estatistiko anonimoa eta metatua biltzen da, Euskaltelek nabigazio-esperientzia hobetu eta optimizatu ahal izan dezan. Horretarako, Google Analytics-en zerbitzuak erabiltzen dira. Cookie horiek aldi baterako gordetzen dira erabiltzailearen ekipoan.
  • Erabiltzailearen lehentasunak eta erosketa-saskia - Erabiltzaileak produktu eta zerbitzuak konfiguratzean egiten dituen aukeraketei buruzko informazioa biltzen dute, bai eta gero haien erosketa kudeatzeko informazioa ere. Informazio hori biltegiratze lokaleko aldagaietan gordetzen da, nabigatzailean.

Erabiltzen diren cookieen deskribapena

Identifikatzeko eta autentifikatzeko cookieak
Saioan erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen dira cookie hauek; hala, ez du webguneko kautotze-prozesuak errepikatu beharrik, eta esperientzia hobea du.

  • Cookieen izena: Local Storage, ASP.NET_SessionId, .EKTAuth . Xedea: Saioan zehar eta hura amaitzean bezeroa identifikatzeko eta kautotzeko erabiltzen dira, 'zure.euskaltel.com' erabiltzailearen gune pribatuan.

Nabigazio-lehentasunen cookieak
Saioa hasi ondoren erabiltzaileak nabigatzeko, egindako hautaketak nahiz gure webgunean bisitatutako orriak gogoratzeko eta abarrerako erabiltzen dira cookie hauek.

  • Cookieen izena: language, selectLocale. Xedea: Erabiltzailearen hizkuntza-hautaketa gordetzen du (euskara edo gaztelania), nabigazio-edukiak aukeratutako hizkuntzan bistaratu daitezen.

Nabigazio-azterketarako cookieak
Erabiltzailearen webguneko sarrerei buruzko informazioa eskuratzen dute cookie hauek (ez edukiari buruzkoa), gero sarrera horiei buruzko informazioa emateko guri, estatistiketarako.

  • Cookieen izena: __utma, __utmb, __utmc, __utmz, __ga. Xedea: Google Analytics tresnaren bitartez webgunearen segimendua egiteko balio dute; zerbitzu hori Googlek ematen du, erabiltzaileen webguneetarako sarrerei buruzko informazioa eskuratzeko. Googlek ematen duen zerbitzuak lehenetsia da cookie horien konfigurazioa; hori dela eta, zer cookie erabiltzen diren eta nola desgaitu daitezkeen jakin nahi baduzu, ikus Google Analyticsen pribatutasun-orria.
  • Cookieen izena: mybb[forumread], mybb[lastactive], mybb[lastvisit], mybb[threadread]. Xedea: Euskaltelen foroan soilik erabiltzen dira cookie horiek (foro.euskaltel.com). Foroko sarrerak eta 'post'ak kudeatzeko balio dute.
  • Cookieen izena: .feedsportal.com: MF2. Xedea: WEBGUNEko erabiltzaileen nabigazio-estatistika anonimoak eskuratzeko erabiltzen da cookie hori.
  • Cookieen izena: test_cookie, id, u2, ID, LO, UA. Xedea: Erabiltzaile batentzat garrantzitsua izan litekeen edukian oinarritutako iragarkiak segmentuka banatzeko, kanpainaren errendimendu-txostenak hobetzeko eta erabiltzaileak jada ikusi dituen iragarkiak berriz ez bistaratzeko erabiltzen dira cookie hauek.
  • Cookieen izena: utm_source, utm_medium, utm_content, utm_term. Xedea: Euskalteli aukera ematen diote erabiltzaileen bisiten jarraipena egiteko.

Erabiltzailearen lehentasunetarako eta erosketa-saskirako cookieak
Halakoetarako, HTML5eko local storage edo biltegiratze lokaleko aldagaiak erabiltzen dira; erabiltzaileak webgunean produktu eta/edo zerbitzuak konfiguratzean adierazitako lehentasunei edo egindako hautuei buruzko informazioa jasotzen dute, bai eta erosketak kudeatzeko informazioa ere.

  • Cookieen izena: Local Storage. Xedea: Erabiltzaileak zerbitzuak eta/edo produktuak konfiguratzean hautatutako balioak gordetzen dira: instalazio-helbiderako kale-zerrenda, hautatutako kontratu-modalitatea, lineetarako aukeratutako zerbitzu gehigarriak, bezeroak kontratazio-prozesuan aukeratutako laukietako balio boolearrak, ordainketa-modalitateak...

Beste cookie batzuk
Arestian aipatutakoen funtzionalitate osagarriak ematen dituzte cookie hauek.

  • Cookieen izena: popup. Xedea: Webgune barruan bisitariei bistaratzen zaizkien leiho gainerakor bidezko publizitate-kanpainak mugatzeko cookiea. Kanpaina bakoitza erabiltzaile bakoitzari gehienez egunean behin bistaratzea kontrolatzen du.
  • Cookieen izena: politica-cookies. Xedea: Erabiltzaileari cookieen politikari buruzko oharra egiten zaiola kontrolatzeko erabiltzen da cookie hau.
  • Cookieen izena: .addthis.com: xtc, .addthis.com: uid, .addthis.com: uvc, .addthis.com: __atuvc, .addthis.com: uit, .addthis.com: dt, .addthis.com: di2, .addthis.com: loc. Xedea: addthis.com-eko cookieak, webguneko zenbait puntutan sare sozialetan partekatzeko barra bistaratzeko erabiltzen direnak. Ez da hartzen erabiltzailearen daturik; besterik gabe, uneko webgunea sare sozialetan partekatzeko aukera ematen duen esteka bat da (erabiltzaileak aurrez kautotuta egon behar du).

Nola saihestu daiteke cookieak instalatzea?

Erabiltzaileak edozein unetan erabaki dezake bere gailuan cookieak instala daitezen nahi duen ala ez. Baimenik eman ezean, Euskaltelek ez du bermatzen webgunean/aplikazioan eskaintzen diren zerbitzuek ondo funtzionatzea. Ordenagailuetan cookieak instalatzea saihesteko, erreferentzia gisa, nabigatzaile nagusietan prozesu hori nola egin azaltzen duten jarraibideetarako estekak gehitu ditugu, erreferentzia gisa:

Bestalde, Google Analyticsen cookieen instalazioa soilik saihestu nahi badu erabiltzaileak, Googlek badu horretarako tresna bat. Hemen deskargatu daiteke: