Euskal Encounter BEC BILBAO

Euskal Encounter informatikako zale eta profesionalen topaketa jendetsu bat da, eta 1993tik egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskaltel Konekta Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin (SPRIren bidez). Horretaz gainera, lanpartyaren Interneterako sarbidea eskaintzen du Euskaltelek. Segundoko 60 Gb-eko abiadura du (munduko azkarrenetako bat da)..

Webgunea: https://euskalencounter.org/eu

27. EE (2019ko edizioa)

Gipuzkoa Encounter TOLOSA

Informatikaren alorreko zale eta profesional ugarik hartu ohi dute parte dibulgazio teknologikoko topaketa honetan, eta helburua da jakintza trukatzea eta taldeko jarduerak egitea, tresna nagusia ordenagailua dela betiere. Gipuzkoa Encounter Euskal Encounter baino txikixeagoa eta familiarragoa da, baina haren funts berbera du. Topaketa jendetsu honetan, informatikako zaleek eta profesionalek informatikako teknologiarekin lotutako ezagutza partekatzen dute, eta jarduerak egiten dituzte; aldi berean, ondo pasatzen dute, trebakuntza jasotzen dute, eta gainerako parte-hartzaileengandik ikasten dute.

Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du ekitaldia, eta Euskaltelek, Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak —SPRIren bidez— babesten.

Webgunea: https://gipuzkoaencounter.org/eu

13. GE (2019ko edizioa)

Araba Encounter GASTEIZ

Euskal Encounterren antzeko ekitaldi bat da, baina izaera propioa du.

Informatikazaleen eta informatikako profesionalen topagune jendetsua da, eta helburua du jakintza trukatzea eta hiru egunez informatikarekin eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduera ugari egitea.

Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du, eta hauek babesten dute: Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta Gasteizko Udalak.

Webgunea: https://arabaencounter.org/eu

5. AE (2018ko edizioa)

Innova BILBO

Sormenari eta berrikuntzari buruzko herrialdeko fororik handiena da Innova Bilbao. Zenbait alorretako enpresaburu, profesional, ekintzaile eta ikasleei tresna eta ezagutza berritzaileak eskura jartzeko sortu zen.

Webgunea: http://www.innova-bilbao.com

2019ko edizioa

Women in Progress BILBO

Emakumearen, Enpleguaren eta Teknologiaren “Women in Progress” jardunaldiaren helburua da sektore horrek, teknologia-arloko ikasketek eta ikasketa horien irteera profesionalek emakumeentzat duten garrantzia nabarmentzea, eta neskentzako tailer teknologikoak ematea.

El Correok antolatzen du jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltel Fundazioaren babesa du. Camp Tecnológicok ere parte hartzen du.

Webgunea: http://womeninprogress.es

2019ko edizioa

XGN R Encounter SILLEDA

Informatikaren alorreko zale eta profesional ugarik hartu ohi dute parte dibulgazio teknologikoko topaketa honetan, eta helburua da jakintza trukatzea eta taldeko jarduerak egitea, tresna nagusia ordenagailua dela betiere. Ekitaldi hori, hain zuzen, Galiziako Nazioarteko ABANCA azokan egiten da, Silledan (Pontevedra). Gizarte Politikako Kontseilaritzaren laguntza jasotzen du, eta R enpresa laguntzailea da.

Euskaltel Taldeak EAEn bere fundazioaren bidez azken 25 urteetan antolatzen dituen Encounterren sareko parte da XGN R Encounter. Euskal Encounterrek, Gipuzkoa Encounterrek, Araba Encounterrek eta Ourenseko Technium R Encounterrek osatzen dute sarea.

Webgunea: https://xgnrencounter.gal

2018ko edizioa

2019ko edizioa

Technium R Encounter OURENSE

Technium R Encounter Technium elkarteak antolatzen du, eta Galiziako Xuntaren, R-ren eta Expourenseren babesa du. Teknologia berrien zaleentzat topagune bat sortzea da helburua, eta parte-hartzaileek aukera dute kirol elektronikoetako lehiaketetan, arte digitalekoetan eta hardware edo software librekoetan parte hartzeko, jarduera-programa zabal baten barruan.

Technium R Encounter Euskaltel Fundazioak duela 25 urtetik antolatzen dituen beste Encounterrekin lotzeak (hala nola Euskal Encounter, Gipuzkoa Encounter, Araba Encounter eta Galiziako XGN R Encounter) hazten lagundu dio, maila guztietan.

Webgunea: https://techniumrencounter.org

7.TECH (2019ko edizioa)

Sarean.eus

PUNTUeus Fundazioaren ekimen bat da Sarean.eus.

Interneti eta teknologiari buruzko euskarazko aldizkari digital bat da.

Webgunea: https://www.sarean.eus

Euskal Hack DONOSTIA

EuskalHack Security Congress Euskadiko Hacking Etikoko lehen elkartearen ekimen bat da. Donostian sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, segurtasun informatikoko eta auzitegiko informatikako ikerketari lotutako hainbat profesionalek osatua.

Biltzar honen helburu nagusia da segurtasun digitalaren inguruko komunitatea eta kultura sustatzea interesa duten guztien artean (segurtasunaren munduan sartu nahi duten adituak edo hasiberriak), jakintza sustatu eta hedatuz (batez ere, jakintza teknikoa).

Webgunea: https://www.euskalhack.org

Hirugarren edizioa, 2018

Laugarren edizioa, 2019ko ekaina

27. Euskal Encounterreko tailerra, 2019ko uztailean

WordCamp IRUN

Irabazi-asmorik gabeko ekitaldia da Wordcamp. WordPress komunitatearen tokiko ekitaldi ofizial bat da, tokiko Word Press komunitateko boluntarioek antolatua, eta Word Press Fundazioaklagundu eta gainbegiratua. Webguneen diseinu eta garapeneko profesionalak, onlineko marketinekoak, negozio digitaletakoak eta beren proiektu pertsonaletan lanean ari diren erabiltzaileak biltzen dira.

Onenengandik ikasteko aukera ematen du, baina baita inguruko pertsonak ezagutzeko ere, zure negozioari edo proiektuari Interneten balioa eman diezaioketen pertsonak.

Webgunea: https://wordpress.org

2019ko edizioa