Buber Sariak 2019 eta Datorrena 2020

Urtero izaten dira Internet & Euskadi Buber Sariak, Internet & Euskadi elkarteak sustatuta. Elkarte horren helburua da herritarren interesak defenditzea informazioaren gizartearekin lotuta; alegia, guztioi, gizarteko kide gisa, interesatzen zaigunari lehentasuna ematea.

Lehiaketan, euskal proiektu teknologiko onenak saritzen dira, maila hauetan: euskarazko proiektuak, software librea, proiektu sozialak eta ohorezkoak, gastronomia eta turismoa, herritarren parte-hartzea, nekazaritza-sektorea, makina-erremintaren sektorea, proiektu berritzaileena, nazioartekotzea edo enpresa eta merkataritza.

Webgunea: http://buber.interneteuskadi.org/web

2019ko edizioa

BIND 4.0

BIND 4.0 start-up berritzaileen eta enpresa handien topagune bat da, estatu eta nazioarte mailakoa. 2016an sortu zen. Aukera egokia da industriaren eraldaketa digitala sustatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileak sendotzen laguntzeko, erreferentziazko bezeroekin landutako proiektu errealen bidez.

Webgunea: https://bind40.com

2019ko urtarrila - Hirugarren edizioa

2019ko iraila - Laugarren edizioa

F2P Campus

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatutako ekimena da F2P Campus, eta BIC Arabak koordinatzen du. Aurten, babesle pribatu indartsuak ere baditu, hala nola Euskaltel Fundazioa, Fundación Vital Fundazioa, ENTI, Bartzelonako Unibertsitateari atxikitako Bideojokoen Unibertsitate Eskola eta Amazon, besteak beste.

Webgunea: https://www.f2pcampus.com/

2019a, 2. edizioa

Deia Topaketa Digitalak

Komunikabide digitaletako ekimen onenak saritzeko egiten dira Deia Topaketa Digitalak. “Marka pertsonala” lortu nahi duten pertsona, enpresa eta erakundeak saritzen dira, tartean direla blogari, instagramer, tuitlari eta youtuber ezagunak.

Webgunea: https://www.deia.eus

VI. edizioa, 2018koa