First Lego League

First Lego League (FLL) Euskadin antolatutako robotikako lehenengo nazioarteko txapelketa da, Innobasquek eta Euskaltelek antolatua. 1998an sortutako ekimen bat da, eta aspalditik egiten da, hainbat herrialdetan. Aldi berean egiten da mundu osoan, eta tresna bikaina da gazteak motibatzeko eta zientziarekin eta teknologiarekin dibertitu eta hunkitu daitezen laguntzeko, eta, aldi berean, berrikuntzaren eta sorkuntzaren balioak sustatzeko.

2009an hasi zen Euskaltel Firstlego League nazioarteko robotika-lehiaketarekin lankidetzan. Nazioarteko robotika lehiaketa bat da, eta Euskadira ekartzea erabaki zen. Zer dela eta? Gazteek zientziarekin eta teknologiarekin lan egin eta dibertitzeko modu bat zelako, eta berrikuntza eta sormena, talde-lana eta pentsamendu analitikoa sustatzen zituelako. Eta nor ez dago balio horien alde?

Euskaltel izan da anfitrioia, egoitza. Era horretan ere hartu nahi genuen parte. Izan ere, enpresa prestakuntzara, berrikuntzara eta konpainia gisa geureganatzen genituen balioetara hurbiltzeko modu bat baitzen, eta, konpainiak ez ezik, langileek ere bere egiten baitituzte balio horiek. Lehen edizio hartan, 10 eta 16 urte bitarteko 170 haur eta gaztetxok parte hartu zuten, 11 ikastetxetako 20 talde osatuta, eta 700 lagun etorri ziren Euskaltelera (parte-hartzaileak, boluntarioak eta ikusleak kontuan hartuta). Gure ateak, gure lan-eremuak eta abiadura handiko gure sarea zabaldu genizkien gazte talentudunei eta haien familiei. Gure auditorioa roboten funtzionamendu-probak egiteko gela bihurtu zen… Festa handia izan zen.

“Lehen ediziotik, balio berak dituzte Euskaltel Fundazioak eta First Lego Leaguek: berrikuntza, sormena eta talde-lana. Gure langileek ere kontzeptu horietan islatuta ikusten dute bere burua, egunerokoan barneratuak baitituzte. Balio horiek berek bultzatzen gaituzte merkatuari telekomunikazioetako produktu eta zerbitzu puntakoenak eskaintzera”

“Harro gaude, Innobasqueren eskutik gazteak teknologia berrien eremura hurbiltzea eta alor horretan bokazioak bultzatzen laguntzea lortu baitugu”

Webgunea: https://www.firstlegoleague.es

GameGune eta kirol elektronikoak

Gamegune Euskaltel Konekta fundazioak antolatzen du; kirol elektronikoen Euskadiko lehiaketa zaharrena da, eta gamer komunitaterako erreferentzia.

2019ko ekainean, telebista-saioak zuzenean transmititzen hasi ginen Twitch bidez. Plataforma horrek bideojokoen streaming-zerbitzua eskaintzen du zuzenean.

Webgunea: https://gamegune.org