EUSKALTELEN WEB
KORPORATIBOA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
1. XEDEA.
Baldintza orokor hauen xedea da Euskaltelen web korporatiboa erabiltzen dutenek
nola erabili behar duten arautzea. Web horri hori URL honetan dago: www.euskaltel.com (hemendik aurrera Web
Korporatiboa ). Horretaz gain, baldintza bereziak izan ditzakete Web
korporatiboko zerbitzu edo eduki batzuek.
2.
IDENTIFIKAZIOA.
·
Erabiltzaile-izenaren
identifikatzaile baten eta erabiltzaileak emandako sarbide-kode baten bidez
sartzen da Euskaltelen web guneko zerbitzuetara, eta Euskaltel, S.A.ren on line
zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dute.
·
Pertsonalak
eta besterenezinak dira erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta erabiltzaileari
dagokio haien konfidentzialtasuna ziurtatzea.
·
Bere
erabiltzaile-identifikatzailearekin egiten dituen ekintza guztien ardura bere
gain hartu behar du erabiltzaileak. Zure pasahitzaren segurtasuna bermatzeko,
Euskaltel, S.A.k gomendatzen dizu kode sendoa hautatzea, hau da, gutxienez
zortzi karaktereko luzera duena, zifra, letra (larri eta xeheak) eta karaktere
berezi edo puntuazio-markaz osatua. Gomendatzen dizugu, halaber, ez erabiltzeko
zure pasahitzean erraz asmatzeko moduko hitzik eta/edo zurekin lotura dutenik:
jaiotza-data, helbidea, izen propioak, izena-hilabetea konbinazioak,
telefono-zenbakiak, NANaren zenbakia…
·
Erabiltzaileak
ez dio pasahitza beste inori jakinarazi behar; bestela, erabiltzailearena
izango da erantzukizuna. Horrenbestez, Euskaltel, S.A.k jakinarazten dizu ez
dizula INOIZ eskatuko aplikaziorako pasahitza, inongo komunikazio-bidetatik:
telefonoa, posta elektronikoa, posta arrunta, SMSa, MMSa… Beraz, inoiz jasotzen
baduzu jakinarazpenik informazio horren eske, mesedez, ez egin kasurik, eta
Euskaltel, S.A.ri eman horren berri, 1717 telefonora deituz edo formulario
honen bidez: ABUSE
·
Euskaltelek
jakinarazten dizu zuk emandako helbide elektronikoa Euskaltelen jabetzako
fitxategi batera sartuko dugula, zure gainerako datu pertsonalekin. Orobat,
Euskaltelek jakinarazten dizu datu hori erabiliko dela Euskaltelekin duzun
kontratu-harremanei dagozkien helburuetarako, eta, bereziki,
merkataritza-jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzeko.
·
Halaber,
Euskaltelek jakinarazten dizu datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko
abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika
daitezkeen araudien arabera, noiznahi erabil dezakezula datu pertsonaletara
sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko, edo horiei aurka egiteko eskubidea.
Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu postaz EUSKALTELi, egindako eskaera
adieraziz eta NANaren fotokopia erantsiz, helbide honetara: 24 posta-kutxa,
48860, Zalla (Bizkaia). Bestela, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu (1717,
edo horren ordez dagokiona), edo mezu elektroniko bat bidali (info@euskaltel.com).
3. INFORMAZIOA
ERABILTZEA. Informazioaren, datuen, edukien, datu-baseen,
diseinuen, iturri-kodeen, nabigazio-egituren eta Web Korporatiboan dauden edo
Euskaltelen bidez eskura daitezkeen gainerako zerbitzu eta produktu
telematikoen jabetza intelektuala eta produktu deribatuen eta gidaliburuen
jabetza intelektuala Euskaltelena, bere hornitzaileena edo dagokien titularrena
da. Beraz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du jabetza industrialean edo
intelektualean oinarritutako eskubiderik ez urratzeko. Ezingo dira aipatutakoak
kopiatu, publikora azaldu, banatu edo edozein eratan ustiatu, ez eta
eraldatzeko ingeniaritza-teknikarik erabili ere, Euskaltelek horretarako
baimena espresuki eta idatziz ematen duenean izan ezik. Erabiltzaileak bere beharrak
asetzeko bakarrik erabiliko ditu informazio eta zerbitzu horiek eta konpromisoa
hartuko du eskuragarri dituen zerbitzuak edo Web Korporatiboaren bidez lortu
dituen emaitzak zuzenean nahiz zeharka ez ustiatzeko, horretarako Euskaltelen
baimen garbia duen kasuan izan ezik. Erabiltzaileak ezingo ditu erabili Web
Korporatiboaren erraztasunak eta aukerak legeak debekatzen dituen jarduerak
egiteko edo proposatzeko, ez eta erabiltzaileak beste zerbitzu lehiakide
batzuetara eramaten saiatzeko ere. Halaber, erabiltzaileak bere gain hartzen du
zerbitzua erabiltzeko baimena ematen dien pertsonei klausula hauek betearazteko
erantzukizuna. Bestalde, erabiltzaileak zerbitzu bakoitza erabiltzeko eta beste
sareetara sartzeko mugak aintzat hartzeko konpromisoa hartzen du (muga horiek
EUSKALTELek edo informazio-hornitzaileak jakinaraziko dizkio).
4.
ZERBITZUAK KONTRATATZEA WEB KORPORATIBOAREN BIDEZ. Web
Korporatiboaren bidez zerbitzuak kontratatzeko, Euskaltelek eskatzen dion
nahitaezko informazio oso eta egiazkoa osatu behar du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak nahi dituen zerbitzuak edo edukiak lortzeko baldintzak
ezagutzeko, Euskaltelek zerbitzu bakoitza kontratatu aurretik eman behar dio
erabiltzaileari baldintza berezi horien berri. Erabiltzaileak baldintza horiek onartu
behar ditu, zerbitzuen edo edukien kontratazioa gauzatzeko. Euskaltelek Web
Korporatiboan hirugarrenei zuzendutako tresnak erabiliz gero Euskaltelen
bezeroen kontratazio-datuak sartzeko, datu horiek sartzen dituen pertsona
fisiko edo juridikoak interesatuen baimena izan behar du, datu horiek helburu
horretarako sartu direla egiaztatzeko.
5. WEB
KORPORATIBOAREN FUNTZIONAMENDUA. Euskaltelek egokitzat jotzen
dituen aldaketak egin ahal izango ditu Web Korporatiboan. Gaur egungo
zerbitzuen eta edukien osagarriak eransteko edo, hala dagokionean, kentzeko
eskubidea izango du. Euskaltelek Web Korporatiboa aldatu ahal izango du
egokitzat jotzen duenean eta webaren erabiltzaile guztien edo batzuen sarbidea
oztopa dezake, une oro beharrezkoak diren aldaketak edo konponketak egin ahal
izateko. Euskaltelek ez du inoiz izango sistemaren funtzionamendu okerraren
erantzukizuna, horren arrazoia erabiltzailearen ekipoak konfigurazio akastuna
izatea edo zerbitzua erabiltzeko nahitaezkoak diren sistema informatikoak izateko
ahalmenik ez izatea bada. Euskaltelek behar adinako ahalegina egiteko
konpromisoa hartuko du Web Korporatiboan sartzen dituen informazioa eta edukiak
eguneratzeko. Dena dela, erabiltzaileak badaki Web Korporatiboaren edukietan
eta zerbitzuetan akatsak egon daitezkeela eta Euskaltel, akats horien berri
izan ondoren, lehenbailehen konpontzen saiatuko da.
6.
ERABILTZAILEAK INTERNET ETA WEB KORPORATIBOA ERABILTZEAREN ONDORIOZKO
ERANTZUKIZUNA. Euskaltelek ez du inoiz izango erabiltzaileak
Web Korporatiboari ematen dion erabileraren erantzukizuna. Erabiltzaileak
ezingo du hauek urratzen dituen portaerarik izan Web Korporatiboa edo eskura
dituen baliabideak erabiltzean: Euskaltelen edo hirugarrenen jabetza
intelektualaren edo industrialaren eskubideak; hirugarrenen ohorea, intimitate
pertsonala edo familiaren intimitatea; legez kanpoko edo moralitatearen aurkako
portaerak. Edonola ere, ez dio inolako kalterik egingo Euskalteli, erabilera
horren ondorioz epaitegian nahiz epaitegiz kanpo aurkez litezkeen edozein
erreklamazio aurkeztuz gero.
Erabiltzaileak ezin ditu inola ere hondatu, aldatu edo kaltetu Euskaltelenak,
bere hornitzaileenak edo hirugarrenenak diren datuak, programak edo dokumentu
elektronikoak. Halaber, ez ditu sarean, sisteman edo hirugarrenen ekipoetan
kalteak eragiten dituzten edo eragin ditzaketen programak, birusak, appletak
edo edozein tresna fisiko edo elektroniko sartuko edo zabalduko. Guztiz
debekatuta dago beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzea,
merkataritza- edo publizitate-helburuak dituzten mezu elektroniko ugari
bidaltzea eta Internet erabiltzen dutenen artean oro har onartuta dauden
portaera egokiko printzipioak hausten dituen jarduerak egitea.
7.
INTERNETEN DAUDEN EDUKIETARA SARTZEKO EDO EDUKI HORIEK SARTZEKO ERANTZUKIZUNA.
Erabiltzaileak onartzen du espresuki Euskaltel ez erantzule egitea Euskaltelen
sarean edo Euskaltelen Web Korporatiboaren bidez lor daitezkeen sareetan egon
daitezkeen datuen, programen, informazioen edo iritzien kalitatearengatik, zehaztasunarengatik,
fidagarritasunarengatik, zuzentasunarengatik edo moraltasunarengatik, edozein
jatorrikoak direla ere. Halaber, Euskaltelek ez du inolako erantzukizunik
izango erabiltzaileak Euskaltelen sarearen bidez Interneten sar dezakeen
informazioagatik ere. Edukietara sartzeagatik eta horiek kopiatzeagatik edo
hedatzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen erantzukizun osoa bere
gain hartzen du erabiltzaileak. Euskaltel ez da izango inongo erabiltzaileren
arau-hausteak Euskalteleko beste erabiltzaile baten, edo hirugarren baten
eskubideetan izan ditzakeen eraginen erantzule, eskubide hauek barne:
copyrighta, markak, patenteak, informazio konfidentziala eta jabetza
intelektualaren edo industria-jabetzaren beste edozein eskubide. Euskaltelek Web
Korporatiboan sartzen debeka diezaieke dokumentu honetan ezarritako
erabilera-baldintzak hausten dituzten erabiltzaileei.
8. ESTEKAK.
Euskaltelek ez du izango erantzukizunik erabiltzaileak Web Korporatiboan dauden
esteken, direktorioen edo edukiak bilatzeko tresnen bidez lor dezakeen
informazioagatik, kasu honetan izan ezik: jarduera edo informazio jakin hori
legez kanpokoa dela edo kalte-ordainak jasotzeko eskubidea duen hirugarren
baten ondasunak edo eskubideak hondatzen dituela badaki eta dagokion esteka
hori kentzeko edo erabilezin bihurtzeko arretaz jokatzen ez badu.
Euskaltelek aurreko paragrafoan aipatzen dena badakiela ulertuko da dagokion
erakundeak datu horiek legez kanpokoak direla adierazi duenean, datuak
erretiratzeko agindua eman duenean edo datu horietan sartzeko aukera kendu
duenean; edo kaltearen berri eman denean eta Euskaltelek dagokion ebazpena
ezagutzen duenean. Horrek ez du eraginik izango zerbitzuak eskaintzen
dituztenen artean egindako hitzarmen boluntarioen ondorioz aplika daitezkeen
edukiak antzeman eta kentzeko prozeduretan edo eduki horien berri izateko ezar
daitezkeen beste bide batzuetan.
Erantzukizuna bere gain ez hartzeko aukera hori indarge geldituko da,
zerbitzuaren hartzaileak Euskaltelen zuzendaritzapean, aginpidean edo
kontrolpean jokatzen badu.
9. IKUR
BEREIZGARRIAK. Web korporatiboan azaltzen diren ikur
bereizgarri guztiak (markak, merkataritza-izenak, eta abar) indarrean dagoen
markei buruzko legeriak babesten ditu. Beraz, erabiltzaileek ezingo dituzte
ikur horiek kopiatu, zabaldu, ustiatu edo erabili, aurrez ikur horien
titularraren baimen idatzia ez badute.
10.
KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA. Euskaltelek jakinarazten
die web orriaren erabiltzaileei Euskaltel Taldeko enpresek datu pertsonalak
babesteko eta erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta
segurtasuna bermatzeko indarrean den legeria errespetatzen dutela eta
horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak
hartzen dituztela, emandako datu pertsonalak ez galtzeko, era desegokian ez
erabiltzeko, ez aldatzeko, ez lapurtzeko eta datu horietara baimenik gabe ez
sartzeko, teknologia, datuen izaera eta datu horien arriskuak kontuan
hartuta.
Zehazki esanez, Euskaltelek jakinarazten die web orriaren erabiltzaileei datu
pertsonalak lortzea izango dela soilik helburu jakin, esplizitu eta bidezko
batzuk lortzeko egokiak eta beharrezkoak direnean eta gehiegizkoak ez direnean.
Halaber, Euskaltelek jakinarazten die erabiltzaileei datu horiek indargabetu
egingo dituela helburu jakin horretarako beharrezkoak ez direnean edo
titularrak hala eskatzen duenean, horretarako duen eskubidea erabiliz.
Web orri horren bidez datu
pertsonalak jasotzen direnean,
informazio hau jakinaraziko
zaio erabiltzaileari aurrez argi eta garbi:
·
Datu pertsonalak jasotzen dituen fitxategia
dagoela, informazio hori jasotzeko arrazoia zein den eta nor den informazio
horren hartzailea.
·
Fitxategia
Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan jasoko dela.
Erabiltzaileari egiten zaizkion galderak erantzutea nahitaezkoa edo aukerazkoa
den; datuak eskuratzearen edo eman nahi ez izatearen ondorioak zein
diren.
·
Datuetan
sartzeko, datuak aldatzeko, indargabetzeko edo ez onartzeko eskubideak
erabiltzeko aukera.
·
Datuen tratamenduaren arduradunaren izena eta
helbidea.
·
Formularioek datu faltsuak, okerrak, osatu gabeak
edo eguneratu gabeak badituzte, erabiltzailea izango da erantzule
bakarra.
Web orri horretako erabiltzaileen datu pertsonalak hirugarrenei lagaz gero, horren
eragina jasan dutenei jakinaraziko zaie, datuak nori laga zaizkion eta
zertarako zehaztuz.
11.
COOKIEN ERABILERA. Webgunean izandako bisitak biltegiratzeko eta haiei buruzko informazioa berreskuratzeko web-zerbitzariek erabiltzen duten tresna dira cookie-ak. Zure lehentasunen erregistro bat izateko eta itzultzen zarenean gogoratzeko zure ordenagailura bidaltzen ditugun testu-fitxategi txikiak dira.
EUSKALTELek webgunean nabigatzea errazteko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizatze handiagoa lortzeko erabiltzen ditu cookie-ak. Erabiltzailearen hizkuntza-lehentasunari buruzko informazioa eta nabigatze-estatistikak biltegiratzeko aukera ematen dute erabilitako cookie-ek. Erabiltzailea libre da erabilitako cookie-ak bere gailuan instalatu nahi dituen ala ez erabakitzeko. Zentzu horretan, lehenespenez cookie guztiak onartzeko edo baztertzeko eta gailuan ezarri nahi duen ala ez une horretan erabakitzeko konfigura dezake Erabiltzaileak nabigatzailea. Horregatik, nabigatzailearen laguntza-atala erabiltzeko gomendatzen dizugu, une honetan erabiltzen duzun konfigurazioa nola alda dezakezun jakiteko.
12.
EZTABAIDAK KONPONTZEA. Euskaltelek eta erabiltzaileak uko
egiten diote espresuki beste edozein foru erabiltzeari eta erabiltzailearen
helbideari dagokion epaitegira joko dute web orri horretan sartzeagatik sor
daitezkeen eztabaidak konpontzeko. Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada,
Euskaltelek eta erabiltzaileak Bilboko epaitegietara joko dute sor litezkeen
eztabaidak konpontzeko, beste edozein foru erabiltzeari uko eginez.