Euskaltel Taldearen Kanal Etikoa

Euskaltelek bere bezeroen, hornitzaileen eta hirugarrenen eskura jartzen du Kanal Etiko hau, edonork, fede onez, aukera hauek izan ditzan:

- komunikatzeko, segurtasun- eta konfidentzialtasun-bermeekin, Taldeari aplikatzen zaion araudia hausten duela uste duen gertaerak edo ekintzak. Araudi hori kanpokoa (legeak eta/edo araudiak) izan daiteke, edo barnekoa (Taldeak bere borondatez ezarri duena; esate baterako, barne-politikak, kode etikoa, jokabide-arauak eta abar).

- informazioa eskatzeko, kontsultak egiteko edo argibideetarako, aurreko paragrafoan aipatutako araudiari dagokionez, Euskal Taldearen jardueraren inguruan.

Kanal horrek ez die erantzungo Taldeko sozietateen produktuak hornitzearekin edo zerbitzuak ematearekin zerikusia duten arazo, zalantza edo erreklamazioei, ez eta Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin lotutakoei ere.

Euskaltel Taldearen Kanal Etikoa