• Ińigo Martínezek eta Rubén Pardok autografoak sinatuko dituzte Euskaltelen Tolosako saltokian, bihar -osteguna, martxoak 17-, 19:00etatik aurrera.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horrez gain, esperientziak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat. Programatutako hurrengo hitzordua: Sevilla-Reala partida ikusteko bidaia, apirilaren 3an.

Tolosan, 2016ko martxoaren 16an. Ińigo Martínez eta Rubén Pardo jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei; izan ere, autografoak sinatuko dituzte bi jokalariok bihar -osteguna, martxoak 17-, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Tolosako dendan (San Frantzisko kalea, 19).

Euskaltel Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren aldeko konpromisoaren eta babesaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan.

Sevilla-Reala, zuzenean

Hurrengo esperientzia apirilaren 3an (igandea) izango da, 20:30ean: Realak Ramón Sánchez-Pizjuán estadioan jokatuko duen partida. Oraingo honetan, hamar bezerok eta beste horrenbeste lagunek izango dute aukera talde txuri-urdina bertatik bertara animatzeko. Apirilaren 2an eta 3an, Sevillan, izango da esperientzia, non hau guztia sartzen baita: bidaia (hegazkinez, Real taldearekin batera), joan-etorriak, Sevilla-Reala partidarako sarrerak, ostatua eta gosaria.

Zozketan parte hartzeko, http://micro.euskaltel.com/gora-reala/eu.