• Autografoak sinatuko dituzte Asier Illarramendik eta Diego Reyesek bihar, osteguna (otsailak 4), Garberako zentro komertzialeko Euskaltelen dendan, 19:00etatik aurrera.

Donostian, 2016ko otsailaren 03an. Illarramendirekin eta Diego Reyesekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei; izan ere, bi jokalariek autografoak sinatuko dituzte bihar, osteguna, otsailak 4, 19:00etatik aurrera, Garberako zentro komertzialeko Euskaltelen dendan, Donostian.

Denboraldi honen martxari buruz jardungo dira Realeko jokalariok zaleekin, Espanyolen aurka duten partida baino egun batzuk lehenago.

Euskaltel Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren aldeko konpromisoaren eta babesaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan.