• Euskaltelek doako WiFi konexioa eskainiko du Bilbao BBK Live-n, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Last Tour-en artean sinatutako hitzarmenari esker.
  • Euskaltel du babesle MyFestTV-k, Bilbao BBK Liveko telebistak, non artistei egun hauetako ekitaldiei buruzko edukiak emango baitira.
  • Euskal operadoreak, hornitzaile teknologiko gisa, WiFi konexio irekia eskainiko die musika-jaialdira joaten direnei, arin eta seguru nabiga dezaten smartphoneekin eta gainerako gailu mugikorrekin.
  • Euskaltelen standa jaialdiaren erdigunean egongo da, eta hura izango da WiFira konektatzeko erreferentzia-puntua, bai eta MyFestTVren grabazio-lekua ere.
  • Egokitu egin dugu WiFi zerbitzua, 1.000 saio batera eskaintzeko gai izan dadin.

Bilbon, 2016ko uztailaren 7an. Euskaltel Konekta Fundazioak Last Tour-ekin sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren arabera, Euskaltel telekomunikazio-operadorea izango baita Bilbao BBK Liveren teknologia-hornitzailea, Europako pop-rock jaialdi esanguratsuenetako batena alegia. Aurreko urtean ekin zitzaion bi erakundeen arteko lankidetzari, zeinak MyFestTV telebista berriaren babesletza ere barne hartzen duen aurten.

Euskaltel Konekta eta Bilbao BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour-en arteko lankidetzari esker, uztailaren 7tik 9ra bitartean jaialdira joaten direnek aukera izango dute Euskaltelen WiFi sarera konektatzeko, doan eta denbora-mugarik gabe, Interneten nabigatzeko eta jaialdiko argazkiak kargatu eta bidaltzeko. Jendeak asko eskertzen du Interneteko zerbitzua izatea halakoetan; argi eta garbi ikusi da hori Gasteizen berriki egin den Azkena Rock jaialdian, han ere, Euskalteli esker, konektatuta egon baitziren parte-hartzaileak.

?Euskaltel WiFi Kalean? zerbitzuan izena emana duten eta gailua konfiguratua duten Euskaltelen bezeroak automatikoki konektatuko dira sarera. Aurten, nobedade gisara, zabalik izango dute ?Euskaltel WiFi? sarea jaialdira inguratzen diren gainerako guztiek ere, nahikoa baita zerbitzua onartzea doako konexioari ekiteko.

Egokitu egin dugu zerbitzua, 1.000 saio batera eskaintzeko gai izan dadin.

Euskaltel MyFestTV, jaialdiko telebista

Last Tourekiko lankidetzaren bigarren urte honetan, are handiagoa izango da Euskaltel Konektak Bilbao BBK Liveri egiten dion ekarpena, MyFestTV telebistaren babesle ere jardungo baita. Euskaltel Konektaren standa jaialdiaren erdigunean egongo da, agertoki nagusiaren parean (Bilbao Stage), eta haren inguruan daudenek izango dute Euskaltelen WiFi sarera konektatzeko eta MyFestTVren grabazio-une batzuk ikusteko aukera.

Artisten eta Kobetamendin hiru egunez izango diren musika-ekitaldien bideo esklusiboak emango ditu Euskaltel MyFestTV-k.

Ondoren, Euskaltelen telebistako videotekan jarriko dira ikusgai bideo horiek. Bestalde, Euskaltelen sare sozialetan eta #EuskaltelMyFestTV traolaren bidez ere egin daiteke jaialdiaren jarraipen zehatza.

Euskaltel Konektak, Bilbao BBK Live-ra joaten diren milaka lagunei sare ireki bat eskaintzez gain, komunikazioetarako konexioa ere emango die, hiru egunez, Last Tour jaialdiaren komunikazioei.

Euskadiko hiru herrialdeetako hiriburuetan udan egiten diren musika-ekitaldiak antolatzen laguntzen dio Euskaltelek Last Tour-i, hau da, Azkena Rock Festival (Gasteiz), Bilbao BBK Live (Bilbo) eta Kutxa Kultur Festibala (Donostia), ospetsua askoak hirurak ere.

Euskaltel Konektak Bilbao BBK Live-ri ematen dion laguntzak argi erakusten du Euskaltelek, batetik, konpromiso sendoa duela kulturarekin eta, bestetik, asmo irmoa duela erabiltzaileei konexioa eskaintzeko, bai etxean, bai komunikazio azkar eta fidagarria eskatzen duen eguneroko bizitzako edozein egoeratan; esaterako, Bilbao BBK Live-n.

Hau du helburu Euskal Konekta fundazioak: pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko konexioa sustatzea, IKTen bidez betiere. Teknologia berriekin eta gazteekin lotura duten jarduerak babesten ditu Euskaltel Konektak, IKTen gaineko jakintza eta haien erabilera euskal gizartera hedatuz, IKTekin lotura duten ekitaldi esanguratsuetan parte hartuz eta munduko gainerako herrialdeetako IKTen alorreko ekimen arrakastatsuekiko konexioa bideratuz.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com