Telxiusen 11.000 komunikazio-dorreak erabiltzeko hitzarmena sinatu du Euskaltelek

  • Akordio horri esker, handitu egingo du Euskaltelek Euskadin eta Galizian duen telekomunikazio-instalazioen sarea.

Bilbon, 2016ko irailaren 27an. Euskaltel Taldeak eta Telxiusek elkarrekin izenpetu duten hitzarmenari esker, Telxiusek Espainian dituen telekomunikazioko 11.000 instalazioen erabil ditzake aurrerantzean Espainiako estatuko iparraldeko telekomunikazio-talde nagusiak. Akordio horren lehen adierazle da Euskaltelen konpromiso hau: Telxiusen 100 dorre, gutxienez, erabiliko ditu.

Hitzarmena dela eta, nabarmen areagotu du Euskaltelek bere 4G-ko sare mugikorraren irismena handitzeko baliabide-kopurua, eta instalazio horiek telefonia mugikorrerako, landa-eremuan haririk gabeko konponbideak eskaintzeko eta enpresei berariazko sarbideak emateko erabiliko ditu.

Euskaltelen kontseilari delegatu Francisco Artechek adierazi duenez, "urrats handia da Euskaltel Taldearentzat horrelako potentziala duen enpresa batekin, Telxiusekin, hitzarmena izenpetzea, oso lagungarria gure sare propioa garatzeko eta sektorean lider diren nazioarteko konpainiekin aliantza teknologikoak egiteko gure estrategiarako. Instalazioen kokalekuei buruzko akordioa baino zerbait gehiago da hitzarmena, eta elkarlanerako zenbait aliantza eratzeko asmoa islatzen du. Bide batez, berretsi egiten du akordioak gure gizarte, bezero eta akziodunentzat balioa sortzeko gure estrategia".

Telxiuseko kontseilari delegatu Alberto Horcajok, berriz, beste hau adierazi du: "Oso pozik gaude Telxiuseko kideok Euskaltelekin hitzarmena sinatu izanaz. Zalantzarik gabe, Espainiako iparraldeko telekomunikazio-sektoreko erreferentzia nagusietako bat dugu Euskaltel. Oso urrats garrantzitsua da hitzarmena dorreen alorreko negozioan gure ahalmenak sendotu, garatu eta hobetzeko; espero dugu, gainera, aukera berri gehiago ere aurkitzea, azpiegitura-enpresen artean gure nagusitasuna areagotzen jarraitzeko".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com