Gure telekomunikazio-taldearen lehenbiziko dibidendua burtsara ateraz geroztik

Akzioko 0,15 euroko konturako dibidendua onartu du Euskaltelek

  • Aho batez onartu du administrazio-kontseiluak dibidendu hau banatzea 2016ko emaitzen kontura: 22,77 milioi euro gordin, gehienera ere; hots, 0,15 euro akzioko.
  • 2017ko lehen seihilekoan egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da zenbatekoa izango den 2016ko konturako azken dibidendua.

Bilbon, 2016ko urriaren 26an. Aho batez onartu du Euskaltel Taldearen administrazio-kontseiluak, gaurko bileran, 2016ko emaitzen konturako dibidendu hau banatzea: 0,15 euro zirkulazioan dagoen eta dibidendua jasotzeko eskubidea duen akzio bakoitzeko, hots, 22,77 milioi euro. 2017ko otsailaren 1ean ordainduko da dibidendua.

Merkatura igorritako informazioetan Euskaltelek iragarria zuenez, 2016ko ekitaldia amaitzean EBITDArekiko zor-ratioa 4,5etik beherakoa izatea espero zuen euskal operadoreak, kontuan izanik diru-iturriak aurkitzeko konpainiaren ahalmena. Hori dela eta, 2017tik aurrera akziodunei dibidenduak ordaintzen hasteko moduan izango litzateke konpainia, eta baieztatu egingo lirateke Euskaltelen kalkuluak.

Bestalde, eutsi egiten dio Konpainiak dibidenduak banatzeko politikari, burtsara ateratzean eta R erosteko kapitala handitzean argitaratutako orrietan iragarri zuen hari alegia: ekitaldi bakoitzeko etekin garbiaren araberako ohiko dibidendua ordainduko du, lege-betekizunek agintzen duten kenketa eginda (irabazi garbiaren % 10 erreserba legalerako gordetzea), burtsara ateratzeko eta kapitala handitzeko 2015eko ekitaldian argitaratutako orrietako konpromisoekin bat eginik. 2017ko lehen seihilekoan egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da zenbatekoa izango den 2016ko konturako azken dibidendua.

"Bete egiten ditugu akziodunekiko konpromisoak"

Euskaltel Taldeko administrazio-kontseiluaren presidente den Alberto García Erauzkinek azpimarratu duenez, "Taldearen irmotasuna, finantza-sendotasuna eta diru-iturriak aurkitzeko ahalmena? baieztatzen ditu dibidendua banatzeko erabakiak, zeina ?beste lorpen historiko bat baita Konpainiaren historian; urtebeteko epean, hiru helburu handi lortu ditugu: burtsara atera gara; Espainiako estatuaren iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia sortu dugu, Galiziako operadore nagusi den R-rekin bat eginda, eta, orain, dibidendua banatuko dugu akziodunen artean" .

Euskaltel Taldearen presidentearen iritzian, Konpainiak eman duen aurrerapauso berri horrek "garbi asko adierazten du bete egiten ditugula gure akziodunekiko konpromisoak; bestalde, areagotu egiten du gure helburuak lortzeko gaitasuna: inbertitzaileentzat balioa sortzea, bezeroei ahalik eta produktu eta zerbitzurik aurreratuenak eskaintzea, eta gure gizarteen aurrerapen ekonomikoa eta teknologikoa, R-ren bidez Galizian eta Euskaltelen bidez Euskadin". .

Euskaltel - Communication
94-4011229
comunicacion@euskaltel.com