Abiadura handiko Internet eta telebista-seinalea jarriko ditu Euskaltelek Durangoko 51. Azokan

  • Babesle ez ezik, konponbide elektronikoen hornitzaile ere bada Euskaltel Azokan: 1 GB/s abiadurako haririk gabeko konexioa eskaintzen die antolatzaileei zein publikoari.
  • Azoka Telebista, berriz, streaming bidez eta tokiko telebistetan izango da ikusgai, euskaraz, Euskaltelen sareko seinaleari esker.

Durangon, 2016ko abenduaren 2an. Urte osoan eusten dio Euskaltelek kulturarekiko eta euskararekiko duen konpromisoari, zenbait jarduera sustatuz. Aurten, 349 nobedade, 246 stand eta 200 kultura-ekitalditik gora izango ditu Durangoko Azokak. Inaugurazio-egun honetan, honela erakutsiko du Euskaltelek bere konpromisoa: batetik, ekitaldia babestuz.

Bestetik, Azokaren telekomunikazio-zerbitzu guztien hornitzaile ofiziala izango da Euskaltel. Ezinbestekoak dira zerbitzu horiek Azokak behar bezala funtzionatzeko. WiFi teknologiari esker, abiadura handia, kalitatea eta segurtasuna eskainiko ditu Euskaltelek, 1 GB/s-ko Interneterako konexio simetrikoaren bidez. Antolatzaileen barne-komunikazioko premiak, bertaratzen diren hedabideenak eta liburuak zein diskoak eskaintzen dituzten stand guztietakoenak aseko ditu konexio horrek.

Kultura eta euskararako konektagarritasuna. Horra zer eskaintzen dion Euskaltelek Durangoko 51. Azokari. Euskal WiFirako sarbidea duen berariazko instalazioa jarri du Euskaltelen Azokan, aplikazioa daukaten erabiltzaile guztiak doan konekta daitezen.

Horrez gain, Azoka Telebistaren seinale-hornitzailea ere bada Euskaltel. Azokaren zuzeneko jarraipena egingo du telebista horrek euskarazko tokiko telebistetarako, bai eta streaming bidezkoa ere webgunean. Azokaren berri emango du gaikako kanal horrek, bost egunez. Seinale horri esker, edonondik egin daiteke Durango 51. Azokaren jarraipena, Durangokotik kanpora ere.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com