Komunikazio-irtenbide integratuak eskainiko dizkie Euskaltelek ADEGI, CEBEK eta SEAko enpresei lehiakortasuna hobetzeko

  • Oraintsu berritu du Euskaltelek EAEko hiru enpresari-konfederazioekiko hitzarmena, partaide dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzeko sortua.
  • Komunikazio-zerbitzu eta -soluzio integratuak emango dizkie Euskaltelek elkarte horietako enpresei, eta abantaila ekonomikoak eta baldintza oso onak eskainiko.
  • ADEGI, CEBEK eta SEAko presidenteek ziurtatu dutenez, hitzarmenak indartu egiten du elkarte horien helburua, hots, bazkide dituzten enpresen interesak defendatzea eta nork bere lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea.

Bilbon, 2016ko abenduaren 15ean. Euskaltelek berritu egin du ADEGI, CEBEK eta SEA enpresarien hiru euskal konfederazioekiko konpromisoa, hau da, elkarteetako kide diren enpresen lehiakortasuna hobetzeko telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak ematea, kudeaketarako laguntza teknikoa eskaintzea eta kostuen eraginkortasuna bultzatzea.

ADEGIko, CEBEKeko eta SEAko presidenteek ?Pello Guibelalde, Iñaki Garcinuño eta Pascal Gómez, hurrenez hurren? sinatu dute lankidetza-hitzarmena, gaur goizean, Euskaltelen egoitzan. Hitzarmen horri esker, oso baldintzak onak eskain diezazkiekete erakunde horiek euren enpresei telekomunikazio-kostuak nabarmen hobetu eta lehiakortasuna areagotu dezaten.

"Hitzarmen honi esker, telekomunikazio-zerbitzurik aurreratuenak izango ditugu eta, horien bidez, kudeaketa hobetzen eta eraginkorrago izaten lagunduko diegu ?laguntzen diegu jada? enpresa handiei zein txikiei", adierazi dute.

ADEGIko zuzendari nagusia, José Miguel Ayerza, eta CEBEKeko eta SEAko idazkari nagusiak, Francisco Javier Aspiazu eta Juan Ugarte, sinadura-ekitaldi ofizialean izan dira.

Lankidetza-esparru horretan, zenbait ekintza aurreikusten dira Informazio eta Komunikazio Teknologiak euskal enpresetan txertatzeko. Euskaltelek aholkulari-lana egingo du enpresa-erakundeekin, eta komunikazio-irtenbide integratuak eskainiko dizkie, enpresariei beren eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien gailu finko eta mugikorren erabilera-beharrei erantzuteko.

Euskaltelen ordezkari gisara Alberto García Erauzkin presidenteak, Francisco Arteche kontseilari delegatuak eta Francisco Javier Allende idazkari nagusiak adierazi dutenez, "azken 12 urteotan berritu den lankidetza-hitzarmen honek erakusten du konpainiak zer-nolako konpromisoa duen Euskadiren garapen teknologiko eta sozialarekin eta zer garrantzitsuak diren IKTak enpresen produktibitate eta lehiakortasunean".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com