Euskaltel Taldeak Aitor Markaida izendatu du Inbertitzaileekiko Harremanen zuzendari

  • Inbertitzaileei konpainiaren gorabeherei buruzko informazio garrantzitsua helarazteaz arduratuko da Aitor Markaida.

Bilbon, 2017ko urtarrilaren 30ean. Euskaltel Taldeak Aitor Markaida Zallo izendatu du Inbertitzaileekiko Harremanak arloko zuzendari. Aitor Markaida (Bilbo, 1966) Ekonomian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta 1999an hasi zen lanean Euskaltelen, kontseilari-zuzendari nagusiaren laguntzaile gisa. Ordutik, hainbat kargu izan ditu Euskaltelen; lehenik, Negozio Garapeneko eta Balio Erantsiko Zerbitzuak arloetako arduradun gisa. Gero, 2004tik 2009ra bitartean, Marketin Saileko arduradun nagusi izan zen, eta konpainiaren produktu eta segmentu guztietarako analisi-, definizio- eta komunikazio-ardura izan zuen bere gain. Besteak beste, Euskaltelen OMB merkaturatzeko proiektua koordinatu zuen 2006an.

2009an, Enpresa Negozioaren arloko zuzendari izendatu zuten, eta beraren ardurapean egon ziren konpainiaren eragiketa komertzialak, bezeroarentzako arreta, saldu osteko zerbitzua eta bezeroentzako proiektu-ingeniaritza. 2015ean, berriz, Euskadiko Negozio zuzendari izendatu zuten, eta bezeroarekiko eragiketak ikuskatzea izan zuen han ardura nagusi, bai eragiketa komertzialak, bai segmentu guztietarako bezero-kudeaketarekin loturikoak ere. Ekonomian lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean.

Kontuan harturik zeinen garrantzitsua den enpresa kotizatu batentzat, batetik, informazioa kudeatzea, eta, bestetik, inbertitzaile, analista eta akziodunekin harreman gardena izatea, indartu egin dugu arloa Paloma Indiano García-Alzorrizen jardunarekin. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitate Komertziala, 2008), eta Gestamp Automociónen lan egin zuen, Garapen Korporatiboko arloan zehazki, 2008tik 2011ra bitartean. 2011ko abendutik Euskaltelera etorri arte, Inbertitzaileekiko Harremanak arloaz arduratu zen Vidralan.

Aitor Markaidaren izendapenak eta Inbertitzaileekiko Harremanak arloa indartzeko erabakiak argi erakusten dute Euskaltelek asmo irmoa duela hainbat merkatutan diharduen telekomunikazio-operadore gisa sendotzeko. Taldearen antolaketa berriak bikaintasuna eta lehiakortasuna lortu nahi ditu erreferentziazko dituen bi merkatuetan ?Euskadi eta Galizia?. Horretarako, Euskaltelen eta R-ren antolakuntza-egiturak egokitu ditu hazten jarraitzeko, bezeroari lehentasuna ematen jarraitzeko, enpresentzako eta herritarrentzako komunikazio-konponbideak garatzeko, sinergiak areagotzeko eta, horrenbestez, konpainiaren emaitzak hobetzeko, betiere konpainia bakoitzaren negozio-unitateen sustraiei eta autonomiari eutsiz, bai Galizian, bai Euskadin.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com