Bilbao Exhibition Centren, Kursaalean (Donostia) eta Buesa Arenan (Gasteiz) izango dira ekitaldiak

Euskaltelek 40.000 bezero gonbidatu ditu Las Noches de Comedy Central ikuskizunera

Bilbon, 2017ko martxoaren 31n. Las noches de Comedy Centralen beste saio bat antolatu du Euskaltelek datorren larunbaterako, apirilak 1, larunbata. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban prestatutako hiru esperientzietako lehena izango da. Bizkaian, 3 saio izango dira (17:30ean, 20:00etan eta 22:30ean), Gipuzkoan 4 (apirilaren 29an eta 30ean, 18:00etan eta 20:30ean) eta Araban bat (apirilaren 8an).

Aurreko saioetako helburu bera dute Euskaltelen oraingo hitzordu hauek ere: kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea bere bezeroei. Oraingoan, 40.700 ikusle izango dira, honela banatuta: 3 saio BECen (Bilbao Exhibition Centre), Barakaldon, 4 saio Kursaalean (Donostia) eta saio bat Buesa Arenan (Gasteiz). Ordubetetik gora bakarrizketarik onenak entzuteko, egungo komikorik onenen eskutik.

Aurten, komunikazio-sistema eta sarrerak jasotzeko sistema erabat digitala izango da. Euskaltelek posta elektronikoz bidalitako mezuaz eta 50 sarrera bikoitzen zozketarako berariaz sortutako mikroguneaz baliatuta, ekitaldirako sarrera zuzenean deskargatu dezakete gonbidatuek.

Euskaltelen eta Comedy Centralen arteko lankidetzaren balantzea oso positiboa izan da orain arte egin diren hamar saioetan; izan ere, Euskaltelen ia 150.000 bezerori eskaini zaie jada Comedy Centraleko komikoen zuzeneko emanaldiak ikusiz komedia-gau bat bizitzeko aukera. Komediako kanala da, erabat, Comedy Central, eta Euskaltelen TBko programazioan dago. Aurreko saioak Donostiako Kursaal eta Ilunben egin dira, Gasteizko Principal Antzokian, Barakaldoko BECen eta Bilbao Arenan.

Jende gehiagorengana eta leku gehiagotara iritsi da komedia azken urteotan, Comedy Centralen ekitaldiei esker. Euskaltelentzat, esperientzia berritzaile eta hurbileko baten bidez bezeroek enpresaren produktu eta zerbitzuekin duten konfiantza eskertzeko modu bat da.

Comedy Centralek urteak daramatza stand-up generoa bultzatzen eta gidatzen. Genero horretan, komiko batek bere testuak prestatzen ditu eta zuzenean ikusleen aurrean egiten du emanaldia, helburu bakar batekin: barre eginaraztea.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com