Azken zazpi egunetan eman diren saioak berreskuratzeko aukera dute orain Euskaltelen telebistako bezeroek.

"Ez zenuen ikusi" zerbitzuari esker, are aberatsagoa da Euskaltelen telebista-zerbitzua

Derion, 2017ko apirilaren 5ean. "Ez zenuen ikusi" zerbitzu berritzaileari esker, azken zazpi egunetan Euskaltelen telebistako kanaletan eman diren saioak berreskuratzeko aukera dute erabiltzaileek. Telebistaren aginteko botoi bat sakatze hutsarekin, kontratatutako paketeko kanalak hauta ditzakete bezeroek eta, haietako bakoitzean, azken astean emandako programazioa ikusi. Tituluka egoten da sailkatuta programazioa.

Euskaltelen telebistak bere bezeroei eskaintzen dizkien interakzio-aukerak areagotu egiten ditu funtzionalitate berri horrek. Ugariak dira aukerak: "Replayteka" zerbitzuak, adibidez, doako 6.000 titulutik gora eskaintzen ditu (telesailak, dokumentalak, kirolak, filmak, zinema-estreinaldiak?), kontratatutako paketearen arabera betiere. Berritzailea da "Replay" zerbitzua ere, zeinak aukera ematen baitu programa bat hasieratik ikusteko, hasita baldin badago ere; aurrera edo atzera ere egin daiteke, eta eszenarik gogokoenak ikusi, eta, nahi izanez gero, baita programak grabatu eta hilabetez gorde ere.

Merkatuko operadore nagusia den aldetik Euskaltelek bere bezeroentzako produktu eta zerbitzuen eskaintza indartzeko eta zabaltzeko estrategiaren ondorio dira zerbitzu horiek guztiak, TBan, Banda Zabal finkoan eta mugikortasunean merkatuko aukerarik aurreratuenak eskaintzeko sortuak.

Liderra ordainpeko telebista-zerbitzuetan

Euskaltel da ordainpeko telebista-zerbitzuen hornitzaile nagusia Euskadin eta Galizian. Telebista digitaleko programazio-aukera zabala eskaintzen du: oinarrizko paketeak, Premium paketeak, VoD eta PVR zerbitzuak, eta Premium edukirako sarbidea (zinema, haurrentzako programak). 2016ko abenduaren 31n, etxeko 270.333 bezerori ematen zien Euskaltelek ordainpeko TB-zerbitzua Euskadin eta Galizian, hau da, 2015ean baino % 8,1 gehiagori. Ordainpeko telebista-zerbitzuen kontratazioa ere igo egin ze 2016an (22.000 alta berri); hori dela eta, % 57,6 da TBren merkatu-kuota sare finkoko bezeroen artean.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com