Mikel González eta Juanmi Realeko jokalariak, Euskaltelen Bergarako dendan

  • Mikel Gonzálezek eta Juanmik autografoak sinatuko dituzte Euskaltelen Bergarako saltokian, gaur ?osteguna, maiatzak 11?, 19:00etatik aurrera.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Bergaran, 2017ko maiatzaren 11n. Mikel González eta Juanmi jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, bi jokalari txuri-urdin horiek sinatutako baloi bat eskuratzekoa ere, gaur ?osteguna, maiatzak 11?, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Bergarako dendan (Ibargarai, 20).

Euskaltel Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren aldeko konpromisoaren eta babesaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com