Akziodunek Euskaltel Taldearen kudeaketa babestu dute, eta 2016ko ekitaldiko kontuak eta dibidenduaren banaketa onartu dituzte

Euskalteleko Akziodunen Batzar Orokorrak Telecable erostea onartu du

  • Akziodunen Batzar Orokorrak baimena eman du Telecable (Asturiasko operadore liderra) eskuratzeko, Zegonari kapital sozialaren % 100 erosiz.
  • Euskaltel Taldea Estatuko iparraldeko telekomunikazio-operadore bateratu gisa finkatu da.
  • Erosketa horrek balio estrategikoa du Euskaltel Taldearentzat; haren bidez, burtsara ateratzeko prozesuan planteatu zuen helburua, Estatuko iparraldeko kablea finkatzea, bete egin du orain.
  • Euskaltel Taldeak 6 milioi laguneko merkatu bati eskainiko dizkie zerbitzuak aurrerantzean, 2,4 milioi zerbitzu eskainiko dizkie egunero 800.000 bezerori baino gehiagori eta 711 milioi euroko diru-sarrera bateratuak lortuko ditu, 346 milioi euroko EBITDA eta 224 milioiko cash flowa.
  • Francisco Arteche kontseilari delegatuak nabarmendu du Taldeak ahalmen handia duela kutxa hornitzeko. Horrek aukera eman du akzio bakoitzeko 0,36 euroko dibidendua ordaintzeko akziodunei, hau da, % 4 baino gehiagoko errentagarritasuna. Guztira, 54,6 milioi euro banatuko dira dibidendutan.
  • Akziodunek Administrazio Kontseiluaren kudeaketa babestu dute, eta 2016ko kontuak eta dibidenduaren banaketa onartu dituzte.
  • Halaber, hiru kontseilari berri izendatzea onartu du Batzordeak: Luis Ramón Arrieta, kontseilari ahaldun gisa, Alfonso Basagoitiren ordez; Robert Samuelson, kontseilari ahaldun gisa, Zegonak proposatuta; eta Jon James, kontseilari independente gisa.
  • Euskaltelek 318,1 milioi euroko balio soziala sortu du 2016an. Hori da erakundeak gizarte osoarentzat sortu duen balioa; alegia, kontuan harturik erakundeak bere jardueraren bidez sortutakoa eta merkatutik kanpo banatzen dena.
  • Enpresaren erantzukizun sozialak konpainiaren ereduarekin zerikusia duen seinale, Taldearen (Euskaltel eta R) Erantzukizun Sozialeko Politika onartu zen 2016ko maiatzean, bere interes-taldeei balioa emateko.
  • Taldeak berretsi du errentagarritasuna handitzea aurreikusten duela; beraz, horrek aukera emango dio akziodunei ordaintzeko politika "iraunkor eta gorakor bati" eusteko.

Bilbon, 2017ko ekainaren 26an. Euskaltel Taldeko akziodunek Telecable erostea onartu dute gaur goizean Taldearen Derioko egoitzan (Bizkaia) egin duten Batzar Orokorrean. Bilera horretan, konpainiako erabaki-organo gorenak gehiengoaren babesa izan du planteatutako proposamenen aurrean; besteak beste, puntu hauek proposatu dira: Telecableren erosketa berrestea, eragiketa horretarako behar den kapitala handitzea, akziodunentzako dibidenduak banatzea onartzea, 2016ko ekitaldiko kontuak onartzea eta kontseilari berriak izendatzea.

Telecable (Asturiasko operadore nagusia) erosita, bete egin da Euskaltelek burtsara ateratakoan ezarritako helburua: Estatuko iparraldeko operadore bateratu lider bihurtzea. Erosketa hori erabat estrategikoa da, eta berekin dakar Estatuko iparraldeko hiru operadore handi bateratu Talde bakar batean integratzea.

Finantzei dagokienez, 711 milioi eurokoak izan dira Taldearen emaitza bateratuak (+% 24); EBITDA, berriz, 346 milioikoa (+% 23, eta salmentekiko marjina, % 48,6), eta cash flowa, azkenik, 224 milioi eurokoa (+% 21, eta salmentekiko marjina, % 31,5). Horrenbestez, Europako sektoreko kutxa-horniduraren ratio handienetako bat dauka Taldeak. Talde berriak bere horretan eutsiko die Euskaltelen, R-ren eta Telecableren tokiko izaerei Euskadin, Galizian eta Asturiasen, hurrenez hurren; hau da, bakoitzak bere marka, egitura eta talde profesionala izango ditu aurrerantzean ere.

Euskaltel Taldeko presidente Alberto García Erauzkinek esan du Telecable eskuratu izana mugarri bat izan dela Euskaltelen bilakaeran eta, hala, burutu egin dela Estatuko iparraldean kablea sendotzeko bidea. "Bi urte baino gehixeagoan, hiru lorpen handi izan ditugu: burtsara atera gara, Estatuko iparraldean telekomunikazio-talde nagusi izatera iritsi gara Galiziako R taldera bilduta 2015ean eta laster taldera bilduko den Asturiasko Telecable ere eskuratuta, eta akziodunari dibidendu bidez ordaintzeko politika sendo bat definitu eta gauzatu dugu".

García Erauzkinek, orobat, hau esan du: "Mugarri honek eta haren ondoriozko ekintzek argi eta garbi erakusten dute gure konpromisoak bete ditugula. Izan ere, alderdi askoko helburu bat indartzen du: inbertitzaileentzat balioa sortzea, gure bezeroei produktu eta zerbitzu aurreratuak eskaintzea, gure pertsonak motibatzea eta profesionalki garatzea, eta aberastasuna, garapen ekonomiko, sozial eta teknologikoa sortzea jarduten dugun autonomia-erkidegoetan, R-ren bidez Galizian, Euskaltelen bidez Euskadin eta, laster, Telecableren bidez Asturiasen".

Bestalde, Taldearen kontseilari delegatu Francisco Artechek positiboki baloratu du Telecable Euskaltel Taldera sartzea: "Hala, Euskaltelek burtsara ateratakoan ezarri zuen helburua bete da, hau da, Estatuko iparraldeko operadore bateratu lider bihurtzea. Telecableren bolumena Talde berriaren % 15 inguru izango da. Erosketa erabat estrategikoa da Euskaltelentzat, zeren eta bi aktiboak osagarriak baitira eta transakzioa amaitutakoan sinergia ugari lortzea espero baita".

Ikusi gegiago

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com