Euskaltelek bezeroekin bidaiatuko du, WiFi-a Oporretan zerbitzuarekin, etxetik kanpo nabigatzeko doako zerbitzuarekin

  • OSOAren bezeroek doako datuak gehituko dituzte mugikorrean bidaian doazenean.
  • WiFi-a Oporretan zerbitzuak aukera hauek ditu: hilabete batez 10 GB-ko bonu bat doan edo 5 GB-ko bi bonu doan, 15 eguneko bi txandatan erabiltzeko, urtebetez.
  • Zerbitzu berritzailea da, bezeroak berak autokudeatzeko moduan diseinatua, Eskaltelen app-aren edo webguneko Bezeroaren Gunearen bidez.

Derion, 2017ko ekainaren 24an. Euskaltelek WiFi-a Oporretan kaleratu du: doako zerbitzu bat da, etxeko eta negozioetako segmentuetako OSOAren bezero guztiei (Interneteko, mugikorreko eta Telebistako eskaintza konbinatua) aukera ematen diena hilabetez nabigatzeko etxetik kanpo. Hartara, oporretan edo urtean zehar nahi dutenean nabigatu ahal izango dute.

Euskaltelek bezeroei entzuteko konpromisoa hartu du, haien eskaera nagusiekin laguntzeko eta haiei erantzuteko. Bezeroei entzuteko zeregin horretan, garbi geratu da bezeroek Interneteko sarbidea eduki nahi dutela bigarren etxebizitzan edo oporretara joaten direnean, etxean baleude bezala. WiFi-a Oporretan aukerarekin, horretarako aukera izango dute; izan ere, hilabete batez doan nabigatu ahal izango dute mugikorrean edo familiakoekin eta lagunekin datuak partekatu ahal izango dituzte, WiFi modua erabilita, smartphonearekin, Pintxo batekin edo MiFi batekin.

Zerbitzu berritzaile hau diseinatua izan da bezeroek berek autokudeatu dezaten, Euskaltelen mugikorren aplikazioan, Bezeroaren Gunean edo gure zerbitzu berriari buruzko webguneko mikrogunean sartuta. Hartara, bezeroak erabakitzen du noiz hasi bonuak erabiltzen eta bere lineetako zeinetan, erraz eta modu intuitiboan.

OSOAren bezeroek 10 GB-ko doako bonu bat edukiko dute hilabetez, edo 5 GB-ko bi bonu, bakoitza gehienez ere 15 egunekoa. GB horiek ohiko tarifako datuei batzen zaizkie. Beraz, bezero batek 4 GB-ko tarifa bat kontratatua badu eta WiFi-a Oporretan zerbitzuko 5 GB-ko bonuetako bat erabiltzen badu, 9 GB izango ditu. Bezeroek beren mugikorreko linea batean erabili ahal izango dute zerbitzu hori, eta beste smartphone eta gailu mugikor batzuekin partekatu ahal izango dute, MiFi gailu baten bidez edo 4G-ko Pintxo bat ordenagailu eramangarri batera konektatuta.

Zerbitzu berri honekin, Euskaltelek bezeroei entzuteko konpromisoa berresten du, eta gizartearen, ekonomiaren eta negozioen digitalizazioaren alde egiten du, bezeroentzako proposamen berritzaile eta baliotsuak eginda, une oro ahalik eta kalitaterik onenarekin konektatuta egoteko beharra baitute bezeroek.

Doako zerbitzu berri honen informazio-kanpainak erreferentzia egiten dio Euskaltelek bezeroekiko harremanaren estrategian bezeroei entzuteko egiten duen lanari. Haiek azaldu dute zer ederra den etxeetan Internet edukitzea, eta zer onuragarria den edozein tokitan nabigazio-esperientzia bera eta azken teknologia edukitzea. Hori dela eta, mezu hauek hautatu ditugu, besteak beste: "Oporretan autokarabanan denok elkarrekin galtzea guay da; GPSrako behar adina datu izatea itzultzen jakiteko GUAY-FI da". "Hondartza bakarti batean txiringito bat aurkitzea guay da; han bertan zure WiFi-a familiakoekin partekatzea GUAY-FI da".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com