"Kirol Eguna by Euskaltel" ekitaldiak 3. edizioa bete du Donostian, kirola egitearen onurez sentsibilizatzeko helburuarekin

  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonak kirolean onartzearen aldeko txapelketan, Atzegi Elkarteko kideek eta, haiekin batera, Errealeko Juanan Larrañaga, Miguel Fuentes, Jokin, Uria, Germán Zudaire eta Iñigo Elosegi jokalari ohiek hartu zuten parte.
  • "Aktibatu zure kirol-grina" lelopean, Euskaltelek kirola egiteko erraztasunak eman nahi dizkie denei, adin guztietakoei, proposatutako kiroletako edozein probatu dezaten.
  • Beste edizio batzuetako kirolez gainera, berrikuntza bat izan da aurten: swing dantzako Master Class bat.
  • III. Kirol Eguna Euskaltelen ekimen bat da, eta Donostiako Udalaren laguntza du; eta, aurten, Real Sociedad Fundazioa elkartu da.

Donostian, 2017ko ekainaren 28an. Donostiako Kirol Eguna by Euskaltel ekitaldiaren 3. edizioa ospatu zen joan den larunbatean, eta aurreko urteetako arrakasta errepikatu zuen.

Egun osoan, hainbat jarduera prestatu ziren Bulebarrean eta Alderdi Ederren, parte hartu nahi zuten guztientzat: rokodromoa, kirol egokitua, jumping-a, ludoteka, frontoia, herri-kirolak, zunba, ibilketa nordikoa, lerroko patinajea, eta kirol-bideojokoak (e-sports).

Gainera, nobedade gisa, nabarmentzekoa da aurtengo edizioan swing-eko Master Class bat izan zela; azken aldian oso modan dagoen dantza-mota bat da, dantza-aretoetan gero eta zale gehiago dituena. Pertsona asko bertaratu ziren zer zegoen ikusteko, eta, azkenik, animatu eta parte hartu zuten. Pausoak ikasi ondoren, ikasitako koreografia praktikatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

Kirol Eguna Euskaltelek antolatzen du, eta Donostiako Udalaren laguntza du; eta, aurten, Real Sociedad Fundazioa ere elkartu da gizarte- eta kirol-ekitaldi honetara.

Ekitaldiaren erdigunea txapelketa inklusiboa izan zen; Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatu zen. Txapelketa horren bidez, Euskaltelek bere ekarpena egin nahi du jendea sentsibilizatzeko desgaitasunaren inguruan eta erakusteko kirola elementu integratzailea dela eta balio batzuk ?adibidez, erronkak gainditzeko grina? transmititzeko bide egokia dela. Jokalariak Atzegi (Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) elkarteko kideak ziren, eta partidak jokatu zituzten Errealaren ordezkari eta jokalari ohi batzuekin: Juanan Larrañaga, Miguel Fuentes, Jokin Uria, Germán Zudaire, Iñigo Elosegi, Luis Castro, Egoitz Ugartemendia, Beñat Etxebeste eta Jon Lazkano. Haietaz gainera, Urretabizkaia II.a pilotariak ere parte hartu zuen. Atzegiko jokalari guztiek sari merezi bat irabazi zuten; Anoetan Euskaltelek duen palkora joango dira Erreala ikustera datorren denboraldiko partida batean.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com