4K deskodetzaileak produktu bakarrean biltzen ditu kalitate goreneko TBa eta Internet

Estatuan Internetera konektatzen den lehen telebista-deskodetzailea merkaturatu du Euskaltelek, Android TV aplikazioekin eta 4K irudi-kalitatearekin

  • Euskaltelek kable-teknologia, zuntza, Android TV sistema eragilea eta 4K irudi-kalitatea dituen lehen deskodetzailea merkaturatu du
  • Deskodetzaile berriak betera biltzen ditu Interneten mundua eta telebistako teknologiarik berriena, 4K irudi-kalitatearekin ?bereizmenik handiena; lau aldiz hobea HD bereizmen handia baino?.
  • Euskaltelek bere bezero guztiei zabaldu die telebista ikusteko modu berri bat, Euskaltelen eta Googleren akordio bati esker, zeinak ahalbidetzen baitu Android aplikazio guztiak telebistan izatea.
  • Aukera ematen du Android TV aplikazio-dendan sartzeko (mugikorretarako dendaren antzekoa), handik aplikazioak jaisteko eta edukiak eta jokoak telebistan ikusteko.
  • Ekipamendu honekin, Euskaltelek, merkatuko operadore lider gisa, bere bezeroentzako produktu eta zerbitzuen eskaintza indartu eta zabaldu nahi du, eta han sartzen da ekintza hau ere, bezeroek merkatuko aukerarik aurreratuenak izan ditzaten TBan, Banda Zabal finkoan eta mugikortasunean.
  • Telebista kontsumitzeko ohiturak etengabe aldatzen ari dira. Telebista ikusteko modu berri bat eskatzen du jendeak, Internet eta TBa batuko dituena.
  • Produktu berri honekin, Euskadiko aplikazio-garatzaileek badute negozio-aukera berri batzuetarako abiapuntua. Atea zabalik dago etorkizuneko ekosistema batentzat: profesionalak, enpresa espezializatuak, telebista edukiz hornitzeko aplikazioak... Eta Euskaltel izango da arlo horretako ekimen berritzaileen bultzatzaile nagusi.
  • 4K deskodetzaile berriak atea zabaltzen dio etxeko konektibitate-mundu bati.
  • Era guztietako periferikoekin konekta daiteke, WiFi, Bluetooth eta USB bidez, eta urrutitik ere kontrola daiteke, mugikor batetik.
  • Plataforma irekia denez, aukera ematen du eduki-sortzaile guztiak sartzeko eta honelako inguruneak sortzeko: etxe digitala, adinekoen asistentzia digitala, urrutiko kamerekiko konexioa...

Donostian, 2017ko uztailaren 7an. Euskaltelek gaur iragarri du Android TVTM sistema daraman lehen deskodetzailea merkaturatuko duela Euskadin, produktu bakarrean batzen dituena kalitaterik handieneko telebista eta Internet. Euskaltelen azken belaunaldiko telebista-deskodetzaile interaktibo berria lehena da merkatuan kable- eta zuntz-teknologiak eta Android TVTM sistema eragilea, Interneterako sarbidea eta 4K irudi-kalitatea dituena. Egungo telebista-teknologiarik aurreratuena jartzen du bere bezero guztien esku.

Hala jakinarazi dute gaur goizean, Donostian, Euskaltel Taldeko kontseilari delegatu Francisco Artechek, Euskaltel Taldearen Berrikuntzako zuzendari Antonio Rodríguez del Corralek eta taldearen Euskadiko negozio-zuzendari Koldo Unanuek.

4K deskodetzaile berriak aldatu egiten dio erabiltzaileari telebista ikusteko eta bizitzeko modua, telebista-pantailara ekartzen baititu Interneten mundua eta haren aplikazioak, mugikorretan eta tabletetan jartzen diren bezala. Horretarako, akordio bat egin du GoogleTMrekin, eta horri esker gehitu ditu Android TVTM dendako aplikazioak (mugikorretarako dendaren antzera), nahi diren eduki eta jokoak ikusteko telebista-pantailan.

Telebistari Android aplikazioak eta Internet gehitzeak dakarren berrikuntzaz gain, deskodetzaile honek Euskaltelen bezero guztien esku jartzen du teknologiarik berriena, 4K bereizmeneko irudi-kalitatearekin; hau da, HD bereizmen handiak eskaintzen duena baino lau aldiz definizio handiagoa.

"Telebista ikusteko modu berri bat zabaldu nahi diegu denei"

Aurkezpenean Francisco Artechek adierazi duenez, "telebista kontsumitzeko ohiturak etengabe aldatzen ari dira. Erabiltzaileak telebista ikusteko modu berri bat eskatzen du, Internet eta TBa batuko dituena. Unibertsalizatu egin nahi dugu telebista adimenduna; bezero guztiek izan dezatela aukera TBrako irispidea izateko, duela 20 urte operadore gisa hasi ginenean telefonia finkoarekin egin genuen bezala, edo geroago banda zabalarekin eta telefona mugikorrarekin egin genuen bezala. Orain, etxean telebista ikusteko modu berriaren txanda da; denentzako edukiak eta baliabideak, eta irudi-kalitate gorenarekin".

Euskaltelen telebistei erantsitako funtzionalitate berriarekin, ikusleek ohikoez bestelako edukiak gehitu ahal izango dituzte, hala nola GoogleTM unibertsoko aplikazioak, eta, horrez gain, Interneteko hainbat iturritako edukiak ikusi. Deskodetzaile berriarekin, konekta daitezke bideo-kontsolaren aginteak, mikrofonoak eta aplikazio horietara telebistatik irispidea izateko teklatuak.

Koldo Unanue Euskaltelen Marketineko zuzendariak adierazi duenez, "deskodetzaile hau beste pauso bat da merkatuan gertatzen ari diren berrikuntza guztiak ?hala maila lokalekoak nola eremu hurbilagokoak? geureganatuz joateko apustuan".

Bilakaera etengabeko esparrua da telebista, eta hala erakusten dute erabiltzaileen ohiturek. Horregatik, deskodetzaile berriak aukera emango du funtzionalitate berriak sartzeko, merkatuak eskatu ahala, "gure esku baitago ahalmen berriak garatzea eta eskura jartzea. Bizirik dagoen produktua da, eta funtzioak garatzen jarraitzeko aukera emango digu, mugikorrarekin gertatzen den bezala", adierazi du Unanuek. Funtzionaltasun berrion artean, adibidez, laster ahotsa gehituko zaio urrutiko aginteari.

Hain zuzen ere, deskodetzaile berriak Interneteko aplikazioak TBko menuan sartzeko eskaintzen duen funtzionalitateak aukera ematen du tokiko edukiak eskuratzeko aplikazioak txertatzeko: esate baterako, zenbait komunikabidek, hala nola El Diario Vasco, El Correo, Noticias Taldea edo EiTB, eta erreferentziazko zenbait konpainiak, hala nola Kutxabank, beren doako aplikazioak gehitu dizkiote Euskaltelen Telebistari, eta gehiago ere etorriko dira laster.

Telebista-zerbitzuen bilakaera

Mekaturatutako produktu berri honek erakusten du Euskaltelen Telebistaren bilakaera naturala, etengabe funtzionalitate eta zerbitzu berritzaileak gehituz joan baita azken urteotan, mundu guztiak balia ditzan telebistaren munduak eskaintzen dituen erabilera berriak.Hor dira, adibidez, Replay zerbitzua (programa hasieratik ikus daiteke hasia izanda ere), Replayteka (7.000tik gora film, telesail, doako programa eta ordainduzko zinema-nobedade), Ez zenuen ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak, berreskuratu eta ikusi ahal izateko), edo bilatzeko eta grabatzeko aukerak. Horiek guztiek erabilera berri bat sortzen dute, erraza eta intuitiboa, edozein eduki ikusleak nahi duenean ikusteko aukera ematen duena.

Koldo Unanuek azaldu duenez, "gustuko programak nahi denean ikusteko aukera ematen duten funtzionalitate berri hauen onarpen-tasa handiena da gure produktuen artean, eta hala berresten dute datuek: azken urtean, halakoak erabili dituzten bezeroen kopurua bikoiztu egin da, eta ikusketa ez-linealeko orduak 3 bider gehiago izan dira.Baina azken urteei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu Replay, Replayteka eta abar erabili dituztenen kopurua 8 bider handiagoa dela orain, eta ikusketa ez-linealeko orduen kopurua 20 bider handiagoa".

Aplikazio-garatzaileen euskal ekosistema bat bultzatu

Deskodetzaile berriak negozio-aukera berriak irekitzen dizkie Euskadiko aplikazio-garatzaileei, eta tokian tokiko edukiak bultzatzen ditu. Francisco Arteche etorkizun horretaz mintzatu da, eta borondatea adierazi du "Euskaltel ekosistema baten agente eragile bihurtzeko, ekosistema horretan direlarik profesionalak, aplikazioetan espezializatutako enpresak, Telebistari eduki berriak emateko".

Lehen urrats gisa, arlo horretan lan egiten duten garatzaile eta start-upei zuzendutako erronka bat definitu du: Android TVTMn aplikazio berriak garatzea 4K deskodetzaile berriaren gainean, Euskaltelek etorkizunean bezeroei egingo dien telebista-proposamena aberasteko. Android TVTM garatzeko plataforma erabiliz, aplikazio berriak eta 4K deskodetzaileari egokitutako edukiak sar daitezke; esaterako, jokoak eta tokian tokiko edukiak eskuratzeko aplikazioak. Horrela, deskodetzaile berriak leiho bat irekitzen die Euskaltelen bezeroei, ez bakarrik kontratuan sartuta dauzkaten kanalen parrillaz gozatzeko, baizik eta TB-plataformetan normalean eskuragarri ez dauden edukiak ere gozatzeko: bideo-kanal lokalak, erabiltzaileek grabatutako edukiak, podcastak, irratiak, web-kamera, etab.

"Telebista ikusteko modua aberastuko duten aplikazioak bilatzen ditugu, erabiltzaileei erakargarri gertatuko zaizkienak eta gure Telebistako bezeroentzat balioa ekarriko dutenak", esan du Francisco Artechek.

"Etorkizuna geure esku dago"

Euskaltel Taldeko Berrikuntzako zuzendari Antonio Rodríguez del Corralek, berriz, etxeko konektibitatearen mundura irekitako ate baten moduan definitu du 4K deskodetzaile berria. Ahalbidetuko dituen aukeren gainbegiratua egin du, eta adierazi du "etorkizuneko garapena geure esku"dagoela.

Alde horretatik, gogora ekarri du: "Egia da gaur egun TBa ikus daitekeela tableta batean eta mugikor batean, baina, kalitatea nahi bada pantaila handian, prozesu-gaitasun bat eta memoria bat behar da gaur egungo gailu mugikorrek eskaintzen ez dutena eta 4K deskodetzaile berriak, ostera, bai".

Beste aukera azpimarragarri batzuk dira era guztietako periferikoekin konektatu ahal izatea, WiFi, Bluetooth eta USB bidez, eta urrutitik ere kontrolatu ahal izatea, mugikor batetik.

Taldearen Berrikuntzako zuzendariak nabarmendu du ezen, plataforma irekia izatean, aukera ematen duela eduki-sortzaile guztiak sartzeko eta honelako inguruneak sortzeko: etxe digitala, adinekoen asistentzia digitala, smart city zerbitzuak eman ditzaketen urrutiko kamerekiko konexioa... Azken batean, deskodetzaile berri honekin, Euskaltelek bere ekarpena egiten du etxe digitaleko ingurune berri baten alde, bezeroei bizitza errazago egitearren.

Euskaltel Taldea ordainpeko telebista-zerbitzuetan liderra da Euskadin eta Galizian. Telebista digitaleko programazio-aukera zabala eskaintzen du: oinarrizko paketeak, VoD eta PVR zerbitzuak, eta Premium edukietarako sarbidea (zinema, haurrentzako programak). Euskaltel Taldeak hazkunde handia izan du bere ordainpeko Telebistako bezeroen kopuruan: 4.100 bezero berri 2017ko lehen hiruhilekoan, aurreko ekitaldia itxi zenean zituenekin alderatuta; denera 275.000 bezero (% 60 inguruko sarrera bere bezero-oinarrian).

Android Tv, Google eta Google Play Google Inc. Marka erregistratuak dira.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com