StartUps Euskaltel programak ekintzaileen komunitatea Euskaltelen teknologia eta berrikuntzarekin konektatzen du

  • Euskaltelek bere programa aurkeztu du, ateak irekitzen dizkiena ekintzaileei eta ekimen berritzaileei, helburutzat harturik haien proiektuak sektore produktiboekin lotzea eta haien ideiak enpresa-munduan gauzatzea
  • Gauzen Internet, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, sareko eta komunikazioetako teknologia berriak, WiFi-a eta 5G, 4K deskodetzailearen bidezko eduki berriak eta aplikazioak?Alor horiek guztiak hartzen ditu barnean ekintzailetza sustatzeko Euskaltelen planak
  • Francisco Arteche: "Euskal gizartearen garapenarekin eta eraldatze digitalarekin Euskaltelek duen konpromisoari erantzuten dio plan honek"
  • Estíbaliz Hernáez: "Jendearen parte-hartzea eta laguntza nahitaezkoa da aurrerapausoak emateko Euskadi ekintzailetzarako ?batik bat, eremu industrial-teknologikoan? lurralde erakargarri bihur dadin"
  • Egoitza Euskadin duten eta euskal ekintzailetza-ekosistema azeleratzeko programaren batean parte hartu duten 3 urte baino gutxiagoko enpresak laguntzea du helburu programak

Derion, 2017ko uztailaren 20an. Euskaltelek StartUps Euskaltel programa aurkeztu du gaur goizean. Konpainiaren programa estrategiko bat da, ateak irekitzen dizkiena ekintzaileei eta ekimen berritzaileei, helburutzat harturik haien proiektuak sektore produktiboekin lotzea eta haien ideiak enpresa-munduan gauzatzea.

Euskaltelentzat estrategikoak diren arloetako start-up teknologikoei zuzendua da ekimena: gauzen Internet, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, sareko eta komunikazioetako teknologia berriak, WiFi-a eta 5G, 4K deskodetzailearen bidezko eduki berriak eta aplikazioak.

Francisco Arteche Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuaren hitzetan, "konpainiak euskal gizartearen garapenarekin eta eraldatze digitalarekin duen konpromisoaren ondorio da programa; horretarako, ideia, produktu eta zerbitzu berriak bultzatu nahi ditugu, pertsonen bizitza erraztuko eta enpresen lehiakortasuna areagotuko dutenak".

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estíbaliz Hernáezek, berriz, nabarmendu ditu enpresen eta start-upen arteko lankidetzaren onurak. "Ekintzailetzaren eremuan, Bind4.0 start-upak azeleratzeko programa nabarmendu behar dugu, non Euskaltelek ere parte hartzen baitu. Euskal enpresa traktoreen eta mundu guztiko star-upen artean kontratuzko harremanak ezartzen dituen programa bat da. Start-upek 4.0 eremuko teknologia eta soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte enpresa traktoreek izan ditzaketen hainbat zeregin zailei erantzuteko. Bezero-hornitzaile harreman bat da, win-win. Bi aldeek irabazten dute. Txikiek, bezero handi bat eta fakturazio errealeko kontratu erreal bat; eta handiek, berriz, teknologia berrietan egunean egoteko aukera eta bakarrik lortzerik izango ez luketen arintasuna".

Leire Bilbao Euskaltelen Berrikuntzaren Sustapeneko arduradunak euskal start-upak Euskaltelekin konektatzen dituen programaren xehetasunak aletu dizkie euskal ekintzailetza-ekosistemaren eta enpresen ordezkariei.

Lehen edizioan, egoitza Euskadin duten start-upei lagunduko die programak, betiere sozietate gisa gutxienez 3 urte lehenagotik eratuta baldin badaude eta programaren lehen fasean lankidetzan diharduten erakundeen inkubazio- edo azelerazio-programetako bat pasatuta baldin badute edo haietako batean hautatuta badaude. Hauek dira lankidetzan diharduten erakundeak: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, BIND 4.0, BEAZ, BIC Araba, BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea, BIC Gipuzkoa, Innolab Bilbao eta Orkestra. Leire Bilbaok esan du programaren asmoa dela pixkanaka eremu honetan diharduten azeleratzaile eta erakunde guztiekin lankidetzan aritzea.

Euskaltelen Berrikuntzaren Sustapeneko arduradunak azaldu du enpresa guztiek behar dutela laguntza hasieran, martxan jartzen direnean. "Hori jakinik, Euskaltelek bere ekarpena egin nahi du gero eta enpresa berritzaile gehiago izan dezagun. Ez dugu eskatzen ez kapitalik ez itzulkin ekonomikorik. Euskadiko ekonomia digitala garatzeko dugun konpromisoarekin lotua dago". Programan parte hartzen duten start-upek aukera izango dute, besteak beste, Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuak, garapenetarako ekipamendua eta Data Centerreko zerbitzu aurreratuak baliatzeko. Horiez gainera, Euskaltelek aukera emango du Taldeak produktuak eta zerbitzuak erostearen inguruko azterketetan parte hartzeko, bai eta trebakuntza-programetan, workshopetan, publizitatean eta beste hainbat ekintzatan parte hartzeko ere.

Xedearekin lotutako programa bat

"Pertsonen komunikazio-behar guztiei erantzutea eta enpresei ahalik eta produktibitate handiena izaten laguntzea, eta, horretarako, komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko tresnak eskaintzea. Horrekin, gure komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatu nahi da". Hala dio Euskaltelen xedeak; horixe da Euskaltelen enpresa-jarduera guztien esparrua, eta hor kokatzen da bereziki StartUps Euskaltel, ekintzailetza sustatzeko programa.

Euskaltelen misiotik sortu den jardute-filosofia horrek, era berean, helburu du konpainia elementu traktore gisa kokatzea euskal ekonomian, toki-negoziorako aukerak sortzea, enpleguan eragitea, konfiantza eta konpainiako kide izatearen harrotasuna sortzea eta euskal gizartearen konpromiso sozialaren eta posizionamendu digitalaren alde egitea, lehiakortasuna eta eremu publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatuz.

Programa honekin, bere ekarpena egin nahi du Euskaltelek enpresa berritzaileak sortzeko, baina, horrez gainera, ondo daki proiektu hauen arteko harremanetik bera enpresa gisa hazteko ideia, ikuspegi eta proposamen berriak ere sortu direla.

Informazio gehiago, hemen: http://www.startupseuskaltel.eus

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com