Banda zabaleko eta telebistako zerbitzu esklusibo bat eskaintzen die Euskaltelek etxe berean bizi diren unibertsitate-ikasleei

  • Izan ere, bai ikasteko, bai aisiarako, prestazio handiko sareen erabilera intentsiboa egiten dute ohiko bizilekutik kanpo ikasten ari diren ikasle horiek
  • Euskaltelen 350 megako Internet eta 4K deskodetzailea duen Premium TBa Estra + kontrata dezakete ikasturtean zehar etxe berean bizi diren unibertsitate-ikasleek
  • Besteak beste, abantaila hauek ditu eskaintzak: oporretan, deskonektatu egin daiteke banda zabal eta telebista-zerbitzua, aldi baterako eta doan, eta berriro konektatu eskolara itzultzean

Derion, 2017ko irailaren 1ean. Irailetik aurrera, Euskaltelen Internet eta telebista-zerbitzuak kontrata ditzakete ikasturtean zehar etxe berean bizi diren unibertsitate-ikasleek. Izan ere, bai ikasteko, bai aisiarako, prestazio handiko sareen erabilera intentsiboa egiten dute ohiko bizilekutik kanpo egoten diren ikasle horiek.

Unibertsitate-ikasle askok familiaren herritik kanpo ikasten dute, eta alokairuko pisu partekatuetan bizi dira. Ikasturtea irailean hasiko da, eta orain hasiko dira horretarako prestatzen. Partekatuko duten etxebizitzako zerbitzu garrantzitsuenetako bat Interneteko konexioa izango da. Ikasteko, lanak egiteko eta mezu elektronikoak bidaltzeko ez ezik, aisialdirako ere erabil dezakete zerbitzu hori: gogoko telesailak ikusteko, online jokatzeko, smartphoneak WiFi sarera konektatzeko, datu mugikorrak kontsumitu gabe sare sozialetara sartzeko?

Premia horiei erantzun nahirik, berariaz unibertsitate-ikasleentzako eskaintza bat sortu du Euskaltelek, Interneterako konexiorik onena izan dezaten eta, bide batez, telebistaren aurrean aisia-une ederrak igaro ditzaten. Horretarako da, hain justu ere, eskaintza, hau guztia baitauka: zuntz bidezko Internet, 350 megakoa, eta 4K deskodetzailea duen Euskaltelen Premium Estra + telebista (90 kanaletik gora, eta estreinaldiko telesailik onenak, zinema, kirola, musika...).

Hauek dira Euskaltelen zerbitzu berri horren abantaila nagusiak, merkatuko beste eskaintza batzuetatik bereizten dutenak: banda zabaleko eta telebistako zerbitzua deskonektatu egin daiteke, aldi baterako eta doan, urtean hiru hilabetez (opor-garaian, alegia), eta berriro konektatu eskolara itzultzean. Abantaila horretaz gain, beste hau ere badu eskaintzak: doan egiten da instalazioa, eta banda zabalak ez du iraupen-klausularik. Gainera, hurrengo ikasturtean etxez aldatzen badira ikasleak, ezer ordaindu gabe eraman dezakete pakete hori bizileku berrira.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com