Euskaltel, Gipuzkoa Basketen babesle teknologikoa, goi mailako kategoriara itzuli den honetan

  • Hitzarmenari esker, Euskaltelek bere bezeroekin partekatuko du babesletza denboraldi honetan, zenbait zozketa egingo baititu saskibaloiarekin erlazionatutako ekitaldi esklusiboez gozatzeko.
  • Euskaltel jokalarien arropan agertuko da; prakaren atzealdean, hain zuzen.

Donostian, 2017ko irailaren 22an. Euskaltelek eta Gipuzkoa Basketek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2017-2018 denboraldirako, zeinaren bidez Espainiar estatuko iparraldean nagusi den telekomunikazio-operadore honek parte hartuko baitu Gipuzkoa Basket, kategoria gorenera itzuli den honetan, babestuko duen enpresa talde sendoan.

Hala, Euskaltel gipuzkoar klubaren telekomunikazio-babesle ofiziala izango da, eta jokalarien ekipoetan agertuko da; prakaren atzealdean, hain zuzen.

Hitzarmen honen bidez, Euskaltelek aukera izango du bezeroekiko harremanetan Gipuzkoa Basketen babesletza partekatzeko, zenbait zozketa eginez saskibaloiarekin erlazionatutako ekitaldi esklusiboez gozatzeko.

Lankidetza-hitzarmen honekin, argi geratzen da Euskaltelek nolako babesa eta konpromisoa jartzen dituen Gipuzkoako kirola garatzen eta sustatzen. "Gure jardueraren helburu den gizartearekiko dugun erantzukizunaren erakusgarri ere bada. Gainera, Gipuzkoa Basketek bezala, guk ere atxikimendua dugu ahaleginarekiko eta talde-lanarekiko, bikaintasunaren bidean", baieztatu du Euskalteleko presidente Alberto García Erauzkinek, hitzarmena sinatzeko unean.

Bestalde, Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketen lehendakaria oso pozik agertu da ikusirik "nolako apustu sendoa egin duten gure lurraldeko konpainiek klubaren alde. Eskerrak ematen dizkiogu, bihotzez, Euskalteli. Ongi-etorri gure proiektua bultzatzen duen enpresa-familiara".

Euskaltel ? Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com