Euskaltelen jardunaldi teknologikoak: enpresen lehiakortasuna sustatzen

  • "IKTen bidez lehiakortasuna handitzen" jardunaldiak urriaren 25ean eta 26an egingo dira, Bilbon eta Donostian.
  • Teknologiak eskaintzen dituen aukera guztiak jartzen ditu Euskaltelek enpresa bezeroen eskura, lehiakorragoak izan daitezen eta ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten ekosistema teknologiko eta berritzaileari.

Bilbon, 2017ko urriaren 24an. "IKTen bidez lehiakortasuna handitzen" Hori da Euskaltelek, Microsoft eta Plexus-ekin batera, urriaren 25ean eta 26an Bilbon eta Donostian antolatu dituen jardunaldien izenburua. Bere bezero eta bazkideei zuzenduak daude jardunaldiok, eta IKTek enpresa-prozesuetan duten eragina aztertzea dute helburu. Bi hausnarketa-egun izango dira, informazio- eta komunikazio-teknologien erabilerak dakarren aldaketari buruzko ikuspegi praktiko bat partekatzeko guztion artean.

Adibide praktikoak ardatz harturik, Euskaltel Taldeko arduradunek teknologiak eskaintzen dituen aukera guztiak jarri nahi dituzte enpresa bezeroen eskura, lehiakorragoak izan daitezen eta ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten ekosistema teknologiko eta berritzaileari. Are gehiago eboluzio teknologiko etengabeko testuinguru batean, non gero eta handiagoa baita merkatuko aldaketei azkar, seguru eta eraginkortasunez erantzuteko soluzio eta zerbitzu berrien beharra, betiere prestasun-, efizientzia- eta kalitatea bermatuz.

San Mamesen (Bilbo) eta Covent Garden-en (Donostia) egingo dira jardunaldiok. Hizpideetako bat Big Data izango da, eta aztertuko da bereziki nola ezarri eta erabil daitekeen bezero-arretaren diseinua berritzeko. Beste aztergaietako bat hodeiko komunikazioak izango dira (Cloud), etorkizunean gai izan beharko baitute zerbitzu gehiago hartzeko, gailu gehiago izateko konektatuta teknologia finko eta mugikorren bidez, eta, aldi berean, erredundantzia-zerbitzuak eskaintzeko, zerbitzuak erabilgarri egon daitezen beti, fisikoki edonon daudela ere.

Halaber, hodei pribatu eta publikoak ere aztertuko dira, bai eta WiFi proiektuak zerbitzu gisa nola eman daitezkeen ere (WiFi as a Service), modalitate horri esker enpresek ez baitute mantentze-lanez arduratu beharrik. Gai horiek guztiak, gainera, kasu praktikoen bidez landuko dira.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com