Euskaltel Taldeak Estatuko iparraldean hedatzeko planari ekingo dio, 7,6 milioi lagunek osatutako merkatura heltzeko

  • Datozen 5 urteetarako hedatze-planak Nafarroa, Leon, Kantabria eta Errioxa hartzen ditu barnean; guztira, 1,6 milioi laguneko merkatua eta bezero izan daitezkeen 500.000 etxe berri.
  • Nafarroan hasiko da hedatze-plana, 2018an, eta 150.000 etxeetara iritsiko da.
  • Sarea hedatzeko estrategiak Euskadi, Galizia eta Asturiasko merkatu naturalak ere hartuko ditu barnean: 80.000 etxe berri eta 6.200 enpresa berri gehituko zaizkio egungo sareari.
  • Euskaltel Taldearen eta Orangeren artean sinatutako hitzarmenari esker gauzatuko da hedatze-plana, eta aukera emango dio Taldeari Orangek eremu horietan dituen FTTH sareak erabiltzeko.

Bilbon, 2017ko azaroaren 13an. Francisco Arteche Euskaltelen kontseilari delegatuak, gaur, Taldeak datozen bost urteetarako dituen hedatze-planen berri eman du Bilbon inbertitzaile eta analizatzaileak bildu dituen Investor Day jardunaldian.

Konpainiak ?zeinak Espainiako iparraldean lider den Telekomunikazio Taldea sendotu baitu aurten, Euskaltelek eta R-k osatutako taldeari Asturiaseko Telecable gehituta? beste hedatze-plan bati ekingo dio, Nafarroa, Leon, Kantabria eta Errioxa hartuko dituena; hala, hiru operadoreen markatu naturalen mugetan dauden eremu eta probintzietara heltzea da helburua.

Hedapen horri esker, 7,6 milioi biztanleko merkatu bati emango dizkio zerbitzuak Euskaltel Taldeak ?horietatik 6 milioi Euskadin, Galizian eta Asturiasen, eta beste 1,6 milioi Nafarroan, Leonen, Kantabrian eta Errioxan?; hala, 500.000 etxe berri ditu bezero potentzial.

Bi ikuspegi estrategiko hartuko ditu aintzat Taldea hedatzeko planak. Batetik, dagoeneko lanean diharduen eremuetan?Euskadin, Galizian eta Asturiasen?, sarearen estaldura zabalduko du zerbitzurik ez duten lekuetara heltzeko: 80.000 etxe berrietara eta 6.200 enpresa berrietara iritsi nahi du hiru lurralde horietan, bere FTTH sarea zabalduz.

Nafarroako hedapenaren hasiera

Beste ikuspegia aipatutako inguruko lurraldeetan hedatzeari dagokio. Hedatze-plana gauzatzeko epea 5 urtekoa da, eta 2018an hasiko da Euskaltel Nafarroara hedatzearekin. Euskaltelen presentzia Nafarroara hedatzeko plana datorren urtean hasiko da hiriburuan, Iruņean, eta haren ondoko Antsoain herrian.

Euskaltel Taldearen eta Orangeren artean sinatutako hitzarmenari esker gauzatuko da hedatze-plana, Orangek eremu horietan dituen FTTH sareak erabili ahal izango baititu Taldeak. Lortutako hitzarmenaren ondorioz, eraikitzen ari diren etxebizitzetan mutualizazio partekatua erabili ahal izango da, eta Orangeren sarbide-sarea erabili ahal izango da handizkari-zerbitzu gisa.

Aurreikuspenen arabera, 2018ko urtarrilerako, Nafarroako hiriburuko eta Antsoaingo 78.500 etxebizitzak erabili ahal izango dituzte Euskaltelen produktu eta zerbitzu aurreratuak, hala nola telefonia finkoa, ahalmenik handieneko banda zabala eta ordainpeko telebista, telefonia mugikorraz gainera. Planaren arabera, 150.000 etxebizitzatara iritsiko da bost urteko epean, 2022an; orduan, Tutera, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Huarte, Lizarra, Burlata, Eguesibar eta Zizur Nagusira iritsiko da, besteak beste. Nafarroako hedapena amaitzean 30.000 bezero izatea da helburua; hau da, Nafarroako etxebizitzen % 20ra iristea.

Bi lurraldeen arteko hurbiltasunagatik eta harreman naturalengatik hautatu du Nafarroa Euskaltel Taldeak bere merkatu naturalen hedapen-planari ekiteko. Egindako merkatu-azterketek erakusten dute nafar merkatuak Euskaltel markaren balorazio positiboa duela eta aldeko jarrera duela euskal operadorearen produktu eta zerbitzuak eskuratzeko posibilitateari dagokionez.

Guztira 20 milioi euroren inbertsioa egitea aurreikusi du Euskaltel Taldeak; haietatik, 10 milioi bideratuko dira Nafarroan hedatzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com