2017an ia 34 milioi banatu dira Euskadiko bigarren sare pribatu garrantzitsuena den komunikazio sarearen bitartez
Bilbon, 2017ko abenduaren 20an. Euskadiko Farmazialarien hiru Elkargoek Euskaltelekin berriztatu dute errezeta elektronikoaren konektibitatearen mantentze eta garapenerako zerbitzua, beraiek jabe diren eta izaera pribatua dutenen artean Euskadiko bigarren sare garrantzitsuena den komunikazio sarearen bitartez. Horrek bermatu egiten du euskal herritarrek euren botikak puntualtasunez lortzen jarraitzea.
Euskadiko hiru Elkargoen eta Euskaltelen arteko zerbitzuen berriztapena, beste bost urterako, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko egoitzan egin da, Pedro Rivero (Araba), Elena Castiella (Bizkaia) eta Ángel Garay (Gipuzkoa) hiru presidenteen, eta Francisco Arteche Euskaltel Taldeko kontseilari eskuordearen presentziarekin.
Horrela, Euskaltelek jarraituko du Euskadiko 850 farmazien eta errezeta elektronikoko zerbitzarien arteko konexioaz arduratzen, Euskadiko Farmazialarien hiru Elkargoen komunikazio sare pribatuaren bitartez. Ahalmen handia eta Euskadiko udalerri guztietan estaldura bermatuta dituen sarea da. Telefono konpainiak 2012an instalatu zuen sarea pribatua denez, ezinezkoa da kanpotik sartzea eta horrek segurtasuna bermatzen du pazienteentzat datuen transakzioan.
2017ko abenduaren erdialdera arte, Euskadiko farmaziek 33.896.236 errezeta elektroniko banatu zituzten. Banaketen hileko batez besteko kopurua 2.824.686koa izan da. Trafiko gehieneko hilabetea martxoa izan da (3.184.466rekin) eta gutxienekoa abuztua (2.685.962rekin). Aurten, errezeta elektronikoen eguneroko batez bestekoa 92.866koa izaten ari da; banaketa gehieneko eguna apirilaren 18a izan zen, 198.993rekin, eta gutxienekoa urtarrilaren 1a, 6.695ekin.
Instalatutako sarea, farmazia guztien eta errezeta elektroniko zerbitzarien arteko konexioa, datuen transmisioan segurtasuna, transmisio kanalen fidagarritasuna sarbideen bikoiztasunari esker, segundoko 30 Mb-ko datu zirkulazio abiadura eta 24 orduko berehalako laguntza zerbitzu eraginkorra bermatzen ari da. Horrez gain, sare horrek 5 GB-ko Interneterako sarbide korporatiboa ere ematen die farmaziei, Firewall zerbitzu zentralizatuaren bitartez sekurizatua, Euskaltelek erabat kudeatua.
Sarearen segundoko 30 Mb-ko abiadurak azkartasuna bermatzen du farmaziaren kudeaketan. Horrek, gainera, farmaziako arreta osoena gauzatzeko denboraren hobekuntza nabarmena, jarraipen farmakoterapiko handiagoa eta indikazio jarraibideen gaineko kontrol hobea dakartza.
Euskadiko herritarrek ere errezetak garai berrietara egokitzearen onura nabarmenak jasotzen dituzte, beraien botikak Euskadiko edozein farmaziatan jaso baititzakete, farmazialarien elkargoen bitartez Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin konektatuta baitaude. Sarea, denbora gutxi barru interoperabilitatea martxan jartzeko dago prestatuta; hau da, beste Autonomia Erkidego batzuetako errezetak Euskadin banatu ahal izango dira, eta Euskadikoak beste Autonomia Erkidego batzuetan.
Euskadiko farmazien komunikazio sarearen funtzionamenduaren beste abantailetako bat, herritarrek modu iraunkorrean hartzen dituzten botikak behar dituzten bakoitzean ez dutela sendagilearen kontsultara joan behar da; osasun identifikazio txartela (OIT) aurkeztuz, produktua banatzeko beharrezkoa den farmaziako krediturik daukagun ala ez jakinaraziko digute farmazian. Erabiltzaileek euren tratamendu aktiboari buruzko informazio zehaztua eskuratzeko osasun puntua aurkituko dute beraien farmazian.
Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com