Euskaltel Realaren lehen taldearen kamisetan agertuko da, denboraldiaren amaierara arte

  • Realaren kamisetak Euskaltel marka edukiko du 2017-2018 denboraldiaren amaierara arte
  • 2018-2019 denboralditik aurrera, Euskaltel izango da emakumezkoen taldearen babesle nagusia, eta operadorearen izena edukiko du kamisetetan 2021era arte
  • Babesletza honekin, Euskaltelek Gipuzkoan kirola sustatzeko konpromisoari eusten dio, eta emakumezkoen futbolaren aldeko apustua berresten du

Donostia, 2018ko urtarrilaren 31. Euskaltel, Realaren babesle eta bazkide teknologikoa, lehen taldearen babesle nagusia izango da hemendik aurrera, denboraldiaren amaierara arte.

Gaur goizean hori sinatu dute Jokin Aperribay Realaren lehendakariak eta Alberto García Erauzkin Euskaltel Taldearen lehendakariak; era berean, gustura agertu dira "Gipuzkoarekiko eta lurraldearen eta bertako pertsonen garapen sozial eta ekonomikoarekiko konpromisoa partekatzen dugun bi erakundeon arteko hitzarmen" honekin.

Euskal operadoreak, Gipuzkoan kirola sustatzeko lanean, Realaren alde egiten segitzen du, eta Ligako hurrengo partidatik aurrera (ostiral honetan, A Coruñako Deportivoren aurka), Euskaltel marka agertuko da Realeko jokalarien kamisetetan. Laster emango ditu futbol-taldeak kamiseta berriaren merkaturatzeari buruzko xehetasunak.

Emakumezkoen taldearen babeslea

Bi taldeen arteko hitzarmena harago doa; izan ere, Euskaltelek berritu egin du Reala babesteko hitzarmena, beste hiru urtez. Hitzarmen honen bidez, emakumezkoen taldearen babesle nagusia da, eta denboraldi honetatik 2021era arte neska txuri-urdinek kamisetatan edukiko dute Euskaltel marka. Pauso berri honekin emakumezkoen futbolari emandako laguntza sendotzen du Euskaltelek, eta haren aldeko apustua berresten du; halaber, ekintza eta kirol berdinzale eta inklusiboak sustatzeko filosofiari eusten dio.

Bazkide teknologikoa

Gaur egun, Realaren bazkide teknologikoa da Euskaltel, eta, hitzarmen honen bidez telekomunikazioen euskal operadoreak garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoa sendotu nahi du, eta, gizartearekiko arduratsua denez, bai eta Gipuzkoan kirola eta kultura sustatzeko konpromisoa ere.

Hitzarmen horiez gain, telekomunikazio-operadoreak, orain arte bezala, futbol-taldearen babesletza- eta komunikazio-ekintza ugaritan parte hartzen segituko du, bere bezeroekin balio handiko esperientziak partekatzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com