2018an egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da, Administrazio Kontseiluak proposatuta, zenbatekoa izango den azken dibidendua

Akzioko 0,127 euroko konturako dibidendua ordaindu du Euskaltel Taldeak

  • Ordainketa hori 22,7 milioi euroko konturako dibidendu bati dagokio.
  • Konturako dibidenduen banaketa aho batez onartu zuen 2017ko urriaren 24an Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

Bilbo, 2018ko otsailaren 1a. Euskaltel Taldeak 2017ko zerga-ekitaldiaren emaitzei dagokien konturako dibidendua ordainduko du: zirkulazioan dagoen eta hura jasotzeko eskubidea duen akzio bakoitzeko 0,127 euro gordin. Ordainketa hori 22,7 milioi euroko konturako dibidendu bati dagokio.

Konturako dibidenduen banaketa aho batez onartu zuen 2017ko urriaren 24an Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

Konturako dibidenduen banaketa aho batez onartu zuen 2017ko urriaren 24an Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

2018an egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da, Administrazio Kontseiluak proposatuta, zenbatekoa izango den 2017ko konturako azken dibidendua.

Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com