Administrazio Kontseiluak proposatu du akzioko 27,8 euro-zentimoko azken dibidendu bat ordaintzea. Akziodunen Batzar orokorrak onetsi behar du proposamena.

Euskaltel Taldea % 8,6 hazi da, Estatuko iparraldeko kable bidezko eskaintza sendotzeko prozesua amaituta

  • Diru-sarrerak 622,2 milioi eurokoak izan dira; 2016ko ekitaldian, berriz, 572,9 milioikoak.
  • Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 306,9 milioi eurokoa izan da, hots, 2016ko ekitaldikoa baino % 9,4 handiagoa. Diru-sarrerekiko marjina, berriz, % 49,3 izan da, aurreko urtekoa baino oinarrizko 35 puntu handiagoa.
  • Cash flow operatiboa 198,1 milioi eurokoa da (% 7,3ko igoera, aurreko ekitaldikoarekin alderatuta), eta sarreren marjina ere ?% 31,8? erreferentzia da sektorean.
  • Telecable integratu ondoren, EBITDA halako 4,5 da zor-ratioa; lehengo bera, alegia.
  • Hau proposatu du Euskaltelen Administrazio Kontseiluak: akzioko 27,8 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2017ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Akziodunen Batzar Orokorrak onartu behar du erabaki hori.
  • Akzioko 0,278 euroko dibidendu horrek % 3,9ko errentagarritasuna du 2017ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko, eta irabazi garbi bateratuaren % 100eko payout-aren baliokidea da.
  • Honetan datza negozio-estrategia: balio erantsi goreneko produktuak paketeka eta bateratuta eskaintzean. Batez beste, bezeroek 3,5 produktu kontratatzen dute erabiltzaileko.
  • Estrategia horri esker, % 68ra iritsi da hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea; 2016aren amaieran, berriz, % 67 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.
  • Lehia oso gogorra den arren, % 11,6 igo dira diru-sarrerak etxeko sektorean, 2016koekin alderatuta. Enpresen sektorean, berriz, % 2,4 igo dira, eta joera-aldaketa bat erakutsi ?bilakaera positiboa? urtearen azkeneko hiruhilekoaren amaieran, urtean zehar ezarritako neurriei esker. 2018ko lehen hilabeteetan ere bere horretan dirau joera positibo horrek.
  • Taldeak sendotu egin du telefonia mugikorren sektorean zuen nagusitasuna (151.000 linea berri urtebetean), eta mugikorreko 915.000 linea ditu gaur egun, hots, % 20 gehiago.
  • Ordainpeko telebistak 124.000 bezero gehiago ditu (guztira, 394.000, % 45,5eko igoera). Balioko telebista eta Android TVa duen 4K deskodetzailea (Estatuko lehenengoa) izan dira hazkuntza horren ardatz nagusi. 36.000 deskodetzaile berri baino gehiago aktibatu dira irailetik.
  • Banda Zabaleko produktuen kontratazioan % 23,8 hazi da, 489.000raino, hots, 2016ko ekitaldiaren amaieran baino 94.000 gehiago.
  • Eragin berezia izan du 2017ko emaitzan ohiz kanpoko gastu-sailak ?20,2 milioi euro (16,7 milioi, zergak ordaindu ondoren)?, zeina batez ere eragiketa hauen kostuari baitagokio: Telecableren erosketa, CRTVEren finantziazio-tasa, eta Taldea hiru marka desberdinekin lan egiten duen plataforma bakar bihurtzeko integrazio-prozesua.
  • Beraz, inpaktu horiek doitutako Euskaltel Taldearen irabazi garbia ?ohiz kanpoko gasturik gabea? 66,3 milioi eurokoa izango zatekeen 2017ko ekitaldian.

Bilbo, 2018ko otsailaren 28a. Euskaltel Taldeak, zeinak uztailaren 26an amaitu baitzuen Estatuaren iparraldeko kable-operadoreak bateratzeko prozesua Asturiasko operadore liderra ?Telecable? erosiz eta, hala, Espainiako iparraldeko operadore lider bihurtuz, 2017ko ekitaldiko emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean. Hazkunde sendoa izan du Taldeak: % 8,6 egin dute gora diru-sarrerek, eta, ekitaldiaren amaieran, 622,2 milioi eurokoa izan da fakturazioa; 2016an, berriz, 572,9 milioi.

Lehia oso gogorra den arren, % 11,6 igo dira diru-sarrerak etxeko sektorean, 2016koekin alderatuta. Enpresaren segmentuak, berriz, joera-aldaketa izan du, eta % 2,4 igo dira diru-sarrerak; horrenbestez, urtearen azken hiruhilekoan positiboa izan da bilakaera. Ekitaldiko azken hiru hilabeteetan izan dira emaitzarik onenak diru-sarrerei dagokienez, eta errekorrak gainditu dira bere produktuen merkatu-kuotan, urtean zehar aplikatutako neurriei esker. 2018ko lehen hilabeteetan ere bere horretan dirau joera positibo horrek.

Taldearen estrategia komertzialaren gauzatzea izan du oinarri hazkundeak. Balio handiko hiru eta lau produktuko paketeetarako merkatu masiboan bezero berrien alta-kopuru garbia areagotzea du helburu nagusi estrategia horrek, eta lehendik ditugun bezeroen bizi-zikloaren balioa ahalik eta gehiena handitzea.

Konpainiaren bateratze-estrategia horri esker, % 68ra iritsi da hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea, bezero-oinarri osoarekin alderatuta; 2016aren amaieran, berriz, % 67 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.

Operadorearen produktu eta zerbitzuen kontratazioak izan duen bilakaera bikainean ere nabaritu da estrategia horren arrakasta (ia 151.000 linea berri 2017an, hots, % 20ko igoera), bai eta telebista-zerbitzuen kontratazioan (124.000 alta berri; % 45,5eko igoera) eta banda zabaleko produktuen kontratazioan ere (94.000 zerbitzu berri, hau da, % % 23,8ko igoera).

Hazkunde egonkorra, eta hornikuntza handia altxortegiak

Emaitza operatiboen hazkunde egonkorra ekarri du negozioaren bilakaera bikain horrek. Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 306,9 milioi eurokoa izan da, hots, aurreko ekitaldikoa % 9,4 handiagoa. Diru-sarrerekiko marjina, berriz, % 49,3 izan da, aurreko urtekoa baino 35 puntu handiagoa. Ondo asko frogatzen dute emaitza horiek arrakasta izan dutela kostu operatiboen kudeaketak eta aurreko ekitaldietan martxan jarritako eraginkortasun-neurriek.

Cash flow operatiboa ?EBITDAren eta inbertsioen arteko aldea? 198,1 milioikoa izan da, hots, % 7,3ko hazkundea izan du; diru-sarrerekiko marjina, berriz (% 31,8) erreferentzia da sektorean. Batez ere faktore hauek ekarri dute hobekuntza: belaunaldi berri bateko zuntz-sare propioa edukitzeak, eta operadorearen negozio-estrategiak, zeinari esker bezeroak erakartzeko eta lehendik dituenei eusteko erabiltzen dituen konpainiak bere inbertsioak.

Eragin berezia izan du 2017ko emaitzan ohiz kanpoko gastu-sailak ?20,2 milioi euro (16,7 milioi, zergak ordaindu ondoren)?, zeina batez ere eragiketa hauen kostuari baitagokio: Telecableren erosketa, CRTVEren finantziazio-tasa, eta Taldea hiru marka desberdinekin lan egiten duen plataforma bakar bihurtzeko integrazio-prozesua.

Beraz, inpaktu horiek doitutako Euskaltel Taldearen irabazi garbia ?ohiz kanpoko gasturik gabea? 66,3 milioi eurokoa izango zatekeen 2017ko ekitaldian.

Azken dibidenduari buruzko proposamena: akzioko 27,8 zentimo

Bestalde, Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak proposatu du akzioko 27,8 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2017ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Hurrengo Akziodunen Batzar Orokorrak onetsi behar du erabaki hori.

2017ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko % 3,9ko errentagarritasuna dagokio 0,278 euroko dibidendu horri, zeina hauen batura baita: urrian Administrazio Kontseiluak onetsitako akzioko 0,127 euroko konturako dibidenduarena ?zeina 2018ko otsailaren 1ean likidatu baitzen? eta Administrazio Kontseiluak hurrengo Akziodunen Batzar Orokorrean proposatuko duen 0,151 euroko dibidendu osagarriarena.

2,3 milioi produktu kontratatu dira Euskadiko, Galiziako eta Asturiaseko etxeetan

2017ko abenduaren 31n amaitu den ekitaldian, Euskaltel Taldeak eutsi egin dio bere estrategiari, hots, balio erantsi handieneko baterako paketeak eskaintzen jarraitu du lehendik zituen bezeroei eta berriei.

Honenbestez, nabarmen hazi da kontratatutako produktuen kopurua (433.000 produktu berri), eta Euskadiko, Galiziako eta Asturiaseko etxeetan 2,3 milioi produktutik gora merkaturatzera iritsi da, hots, 2016ko itxieran erregistratutako 1,9 milioi produktuak baino % 21 gehiago.

151.000 mugikor-linea berri, eta ordainpeko telebistako 124.000 bezero berri

Aurreko hiruhilekoetan bezalaxe, hazkunde horren arrazoi nagusia negozio-segmentu nagusien bilakaera bikaina izan da, hau da, mugikorreko eta ordainpeko telebistako balio handiko produktuena. Euskaltel Taldeak sendotu egin du telefonia mugikorraren merkatuan duen nagusitasuna, eta % 20 hazi da aurreko urtearekin alderatuta ?151.000 linea berri azken urtean?. Gaur egun, 915.000 mugikor-linea ditu; 2016ko ekitaldian, berriz, 763.000.

Euskaltelen ordainpeko telebista, balio handikoa, berriz, % 45,5 hazi da. Bi izan dira ordainpeko telebistaren posizio-hobekuntzaren arrazoi nagusiak: batetik, telebista-funtzionalitateen balio handiko zerbitzuak, eta, bestetik, 4K deskodetzaile berria, Android TV duena, merkaturatzea. Hain zuzen ere, ezaugarri horiek dituen Estatuko lehen deskodetzailea da. Joan den urteko irailetik, azken belaunaldiko 36.000 deskodetzailetik gora aktibatu dituzte Taldeko bezeroek. Guztira, ordainpeko telebistako 394.000 bezero ditu Taldeak; iaz, berriz, 270.000. Beraz, 124.000 bezero berri lortu ditugu urtebetean.

Banda zabaleko 94.000 produktu kontratatu dira, eta guztira 489.000 dira orain, hau da, % 23,8 hazi da kontratazioa aurreko ekitaldiarekiko.

Etxeko merkatuan balio erantsiko produktuen eta zerbitzuen kontratazioak izan duen bilakaera onak merkatu-ratio bikainak ekarri ditu. Geroz eta produktu gehiago kontratatzen dute bezeroek: % 85ek banda zabala dute, % 77k mugikorra, eta ia % 70ek ordainpeko telebista.

Enpresak balio erantsiko produktu eta zerbitzuak bateratzeko daraman estrategiari esker, asko hazi da zerbitzu-paketetan eskaintzen diren balio handiko produktuen kontratazioa: bezeroen % 68k dauzkate kontratatuta hiru edo lau zerbitzu; duela urtebete, berriz, % 67k.

Hori dela eta, bezeroek gero eta produktu gehiago kontratatzen dituzte; batez beste, erabiltzaile bakoitzeko 3,5 produktu zituzten kontratatuta 2017ko abenduaren 31n.

Merkatuari jakinarazi zitzaionez, 2017an Taldeak bere sarearen kalitatea eta ahalmena modernizatzen jarraitu du, batez ere Docsis 3.0 sare estandarra DOCSIS 3.1. bertsioarekin hobetzen. Zeregin hori 2018an bukatzea aurreikusten da. Teknologia hori Galizian eta Asturiasen hedatzeko planak ere martxan jarri dira. Hobekuntza horren bidez, abiadura handiagoa eta produktu eta zerbitzu gehiago eskainiko dizkie bezeroei. Esate baterako, 2017an bikoiztu egin da 200 Mb/s-tik gorako abiadura erabilgarri duten bezeroen kopurua.

Telebista ere urteko helburu nagusietako bat izan da. Joan den uztailean, Android TB oinarri duen STB-4K deskodetzaile berria plazaratu zen, merkatuan gaur egun eskuratu daitekeen aurreratuena. Horren bidez, askoz aukera gehiago dituzte erabiltzaileek telebista ikusten dutenean. Bestalde, Netflix-ekin egindako hitzarmenak ederki islatzen du Taldearen xede hau: bazkide teknologikoekin aliantzak eraikitzea, bezeroei eskaintza lehiakorra proposatu ahal izateko.

Euskaltelek 2,7 milioi etxetara iristea espero du 2022rako

Iaz akziodunei jakinarazi zitzaienez, Euskaltel Taldeak?zeinak Estatuko iparraldean lider den Telekomunikazio Talde bateratua sendotu baitu 2017an, Euskaltelek eta R-k osatutako taldeari Asturiasen lider den Telecable operadorea gehituta? beste hedatze-plan bati ekingo dio. Nafarroa, Leon, Kantabria eta Errioxara iritsiko da hedapena, hau da, hiru operadoreen merkatu naturalen mugetan dauden Estatuaren iparraldeko eskualde eta probintzietara.

Hedapen horri esker, 7,6 milioi biztanleko merkatu bati emango dizkio zerbitzuak Euskaltel Taldeak ?6 milioi Euskadin, Galizian eta Asturiasen, eta beste 1,6 milioi Nafarroan, Leonen, Kantabrian eta Errioxan?, eta 500.000 etxe berri ditu bezero potentzial.

Bi ikuspegi estrategiko hauen arabera ari da gauzatzen Taldea hedatzeko plana: batetik, dagoeneko lanean diharduen eremuetan ?Euskadi, Galizia eta Asturias? sarearen estaldura zabaldu egingo du, zerbitzurik ez duten lekuetara heltzeko: 80.000 etxe eta 6.200 enpresa berritara iritsi nahi du hiru lurralde horietan, bere FTTH sarea zabalduz.

Nafarroa: lehen saltokia eta Osasunaren babesletza

Beste ikuspegia, berriz, inguruko lurraldeetan hedatzea da. Euskaltel Taldearen eta Orangeren artean sinatutako hitzarmenari esker gauzatuko da hedatze-plana, Orangek eremu horietan dituen FTTH sareak erabili ahal izango baititu Taldeak. Hitzarmen berri horrek aukera emango du eraikuntza bateratuko etxebizitzak partekatzeko, bai eta Orangeren sarbide-sarea erabiltzeko ere, zerbitzu-handizkari gisara.

Hedatze-plana gauzatzeko epea bost urtekoa da, eta hasi da dagoeneko. Izan ere, Euskaltel Nafarroan hedatzeko plana martxan da Antsoainen, hango herritarrek Euskaltelen produktu eta zerbitzu aurreratuak erabil ditzaten, hala nola telefonia finkoa, ahalmenik handieneko banda zabala eta Euskaltelen ordainpeko telebista, telefonia mugikorraz gainera. Gutxi barru hiriburuan ere, Iruñean, abian jarriko da plana.

Gaur bertan, 2018ko otsailaren 28an, Taldeak Nafarroako bere lehen saltokia zabalduko du, Antsoainen. Marka sendotu eta Nafarroan hedatzeko asmoaren adierazgarri eta Euskaltelek zerbitzu ematen duen lurraldeekiko konpromisoaren erakusgarri, hiru urtez Club Atlético Osasunaren babesle izateko hitzarmena sinatu du Taldeak; horrez gain, beste ekintza batzuk ere egingo ditu Euskaltelek klub hori babesteko, oinarrizko kirola sustatzeko eta gazteak kirolaren giza balioetan hezteko. Hori guztia dela eta, klubak enpresaren logotipoa eramango du elastikoan denboraldiak dirauen artean, eta, hurrengo kanpainetan, baita emakumeen elastikoetan ere.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com