Alberto García Erauzkinen balorazioa

"Ekitaldiko mugarri nagusia Telecableren integrazioa izan da. Euskaltelen, R-ren eta Telecableren ahalmenen baturari esker, gai gara Euskadiko, Galiziako eta Asturiasko gizarteen digitalizazioaren buru izateko".

"2018an Euskadiko, Galiziako eta Asturiasko eraldaketa digitalaren buru izan nahi dugu, eta, horretarako, etxe, enpresa eta erakundeek bidelagun izango gaituzte".

"Euskaltel Taldeak bere interes-talde guztiei balioa eranstea eta bere jarduera garatzen duen gizartearen garapen sozioekonomikoa bultzatzea izan behar du helburu, eta horretan lagundu behar du: sormena eskainiz, enplegu-aukerak sortuz, partaide izatearen harrotasuna indartuz eta konpromiso sozialaren alde eginez".