Francisco Artecheren balorazioa, Euskaltel taldearen Kontseilari delegatua

"2017a urte giltzarria izan da Euskaltel Taldearentzat, Espainiako iparraldeko telekomunikazioetako operadore lider bihurtu baikara, eta hiru merkatu garrantzitsutan egotea lortu dugu: Euskadikoan, Galiziakoan eta Asturiaskoan".

"Taldearen hazkundea finkatu egin da diru-sarrerei, bezeroei eta errentagarritasunari dagokienez, eta gure akziodunekin, bezeroekin eta merkatuarekin dugun konpromisoari erantzun diogu".

"Hiru urte baino gutxiagoan, bikoiztu egin ditugu negozioaren magnitude nagusiak: diru-sarrerak, Ebitda eta Cash Flow-a. Zerbitzuei eta prezioei dagokienez lehia hain bizia den sektore honetan, gure taldearen finantza-sendotasuna eta irmotasuna argi erakusten dituzte datu horiek".