Euskaltel Taldea: urrutiko agintean Netflixerako zuzeneko sarbidea eskaintzen duen Estatuko lehen operadorea

  • Euskaltel eta R-ko bezeroek zuzeneko sarbidea izango dute gaurtik aurrera Netflixen telesail, film eta dokumental arrakastatsuenetara, 4K deskodetzailearen bidez. Telecableko bezeroek, berriz, datozen hilabeteetan lortuko dute zuzeneko sarbidea.
  • Netflix-en sartzeko botoi esklusibo bat duen urrutiko aginte berezi bat eskaintzen die Euskaltelek bezeroei, eta eskaintza hori egiten duen Espainiako lehenengo operadorea da.
  • Euskaltel, R eta Telecable lehenengo postuetan ageri dira Netflix-ek, Interneteko zerbitzuen hornitzaileen kalitatea neurtzeko, 2016ko urriaz geroztik hilero egiten dituen azterketetan.

Bilbon, 2018ko maiatzaren 8an. Bezeroei klik bakar baten bidez Netflixerako sarbidea eskaintzen dien Estatuko lehenengo operadorea da Euskaltel Taldea. Une honetatik aurrera, 4K deskodetzailea hartzen duten Euskaltel Taldeko bezeroek esku-eskura izango dituzte, botoi bat sakatuta, Netflixek Espainian eskaintzen dituen telesail, film, komedia, haurrentzako programa eta dokumentalik arrakastatsuenak.

Berrikuntza hau ?Euskaltel, R eta Telecablek osatutako Taldearen telebista-zerbitzuak eskainia? Netflixekin berriki sinatutako hitzarmenaren ondorio da. Hitzarmenaren berrikuntzetako bat urrutiko aginteak izango duen botoi esklusibo bat da, aukera emango diena bezeroei zuzenean sartzeko Netflix-en edukietan. Hemendik aurrera, Euskaltelen eta R-ren bezeroek 4K deskodetzailearen bidez ikus ditzakete Netflixen telesail, film eta dokumentalik arrakastatsuenak, urrutiko aginteko Netflix botoia sakatuta. Telecableko bezeroek, berriz, datozen hilabeteetan lortuko dute zuzeneko sarbidea.

Konexio-abiadura eta irudiaren kalitatea

Beraz, Netflix-en edukirik arrakastatsuenak ere eskainiko ditugu 4K deskodetzailearekin batera egiten dugun eskaintzan; eta hori Estatuko iparraldeko talde liderraren sareen ahalmen handiari esker, zeinek konexio-abiadurarik handiena eta bereizmenik handieneko irudi-kalitatea eskaintzen baitute.

Izan ere, Euskaltel, R eta Telecable lehen postuetan ageri dira Netflix-ek hilero egiten dituen azterketetan Espainiako audientzia gehieneko ordutegian streamingean ematen dituzten eduki-hornitzaileen kalitatea neurtzeko.

4K deskodetzaile berriak telebista-pantailara ekartzen ditu Interneten mundua eta haren aplikazioak, mugikorretan eta tabletetan egiten den bezala. Telebistari aplikazioak eta Internet gehitzeak dakarren berrikuntzaz gain, deskodetzaile honek bezeroen esku jartzen du teknologiarik berriena, 4K bereizmeneko irudi-kalitatearekin; hau da, HD bereizmen handiak eskaintzen duena baino lau aldiz definizio handiagoa.

Netflixekin lortutako akordioa dela eta, hau adierazi zuen Francisco Arteche kontseilari delegatuak hitzarmena sinatzeko unean: "Aurrerapauso garrantzitsua da gure estrategian, gure bezeroei telebista-esperientziarik bikainena eskaintzea baita gure estrategiaren muina, horretarako gure sarearen ahalmen handia eta 4K deskodetzailearen kalitatea baliatuz" .

Bestalde, honela mintzatu zen Maria Ferreras, Netflixeko VP Business development EMEA: "Botoi bati klik eginda, azkar eta etenik gabe sartuko dira Euskaltelen bezeroak Netflix-en, eta entretenimendu-aukera paregabea izango dute ikusgai, irudi-bereizmenik onenarekin" .

4K deskodetzailea Euskaltelen eta R-ren Telebistaren bilakaera naturalaren erakusgarri da, etengabe funtzionalitate eta zerbitzu berritzaileak gehituz joan baitira azken urteotan, mundu guztiak balia ditzan telebistaren munduak eskaintzen dituen erabilera berriak. Hor dira, adibidez, Euskaltelen Telebistaren Replay zerbitzua (programa hasieratik ikus daiteke hasia izanda ere), Replayteka (7.000tik gora film, telesail, programa eta zinema-nobedade), Ez Zenuen Ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak, berreskuratu eta ikusi ahal izateko), edo bilatzeko eta grabatzeko aukerak; eta, hor dira, baita ere, R-ren Rebobina plataforma (funtzio horiek berak eskaintzen dituena). Horiek guztiek erabilera berri bat sortzen dute, erraza eta intuitiboa, edozein eduki ikusleak nahi duenean ikusteko aukera ematen duena.

Esperientzia horri gehitu behar zaio, orain, botoi bat sakatze hutsarekin Netflixera sartzeko eta hainbat telesail arrakastatsu (Stranger Things, Narcos, Por Trece Razones eta Las Chicas del Cable) ikusteko aukera. Bai eta Netflixen film originalak ere, hala nola Bright, Will Smith eta Joel Edgerton protagonista dituena.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com