Realeko Mikel Oyarzabal eta Sergio Canales, Euskaltelen Garberako dendan

  • Oyarzabal eta Canales autografoak sinatzen ariko dira Donostiako Garbera merkataritza-zentroko Euskaltelen dendan bihar, asteazkena (maiatzak 9), 19:00etatik aurrera.
  • Elastiko bat zozkatuko da parte hartzen duten bezeroen artean.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Donostian, 2018ko maiatzaren 8an. Oyarzabal eta Canales jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, bi jokalari txuri-urdin horiek sinatutako argazki bat eskuratzekoa ere bai, bihar, asteazkena, maiatzak 9, 19:00etatik aurrera, Donostiako Garbera merkataritza-zentroko Euskaltelen dendan.

Gainera, Euskaltelek Realaren elastiko bat zozkatuko du parte hartzen duten bezero guztien artean.

Euskal telekomunikazio-operadorea Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren alde duen konpromisoaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com