Akzioko 0,151 euroko dibidendu osagarriari dagokio

Euskaltel taldeak 26,9 milioi euroko dibidendu osagarria banatuko du uztailaren 5ean

  • Euskaltelek banatutako dibidendu osoa 49,6 milioi eurokoa da; horrek esan nahi du akzioarekiko errentagarritasuna % 3,9tik gorakoa dela erreferentzia gisa 2017ko azken hileko batez besteko kotizazioa harturik.
  • Taldeak bere dibidendu-politikari eusten dio irabazi garbi bateratuari dagokionez, eta hazkuntza-bide horri eusteko ahalegina egin nahi du.

Derio, 2018ko ekainaren 1a. Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak, gaur goizean Batzar Orokorra egin ondoren bildurik, erabaki du 2018ko uztailaren 5ean ordaintzea akzioko 0,151 euro gordineko dibidendu osagarria, 2017ko emaitzen kontura.

Gogoan izan behar da Euskaltelen Administrazio Kontseiluak urrian onartu zuela konpainiaren akziodunen artean 2017ko ekitaldiaren konturako dibidendu bat banatzea, akzioko 0,127 euro gordinekoa, hau da, 22,7 milioi euro, eta 2018ko otsailaren 1ean ordaindu zela.

Gero, eta aurrekoaren ondorioz, Administrazio Kontseiluak adostu zuen Akziodunen Batzar Orokorrari proposatzea akzioko 0,151 euro dibidendu osagarri bat onar zezan, hots, 26,9 milioi euro. Ordainketa-eguna Administrazio Kontseiluak zehaztu behar zuen Batzar Orokorra amaitu eta berehala egin behar zuen bileran. Azkenik, uztailaren 5ean ordaintzea erabaki da.

Horrek esan nahi du Euskaltelek banatutako dibidendu osoa 49,6 milioi eurokoa dela; akzioarekiko errentagarritasuna % 3,9tik gorakoa da, erreferentzia gisa 2017ko azken hileko batez besteko kotizazioa harturik, eta etekin garbiaren % 100eko pay-outa adierazten du.

Akziodunen Batzar Orokorraren, aurreko diskurtsoan, Euskaltel Taldeko presidente Alberto García Erauzkinek hau nabarmendu du: "Taldeak bere dibidendu-politikari eusten dio, irabazi garbi bateratuari dagokionez, eta hazkuntza-bide horri eusteko ahalegina egin nahi du".

Taldeko kontseilari delegatu Francisco Artechek, berriz, merkatuari iragarritako konpromisoak berretsiz itxi du diskurtsoa. "Jarraituko dugu finantza-diziplina eta arrazoizko zorpetzea izateko politikarekin, dibidendu erako ordainsaria mantentzeko, gure akziodunentzako balioa sortzeko xedez".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com