Euskaltelek zuntz bidezko abiadura ultralasterra emango die "Red Bull Cliff Diving World Series" lehiaketako komunikazioei

  • Lehiaketaren sare-zerbitzuen hornitzaile ofizial gisa, 2,8 gigako abiadura ultralasterra emango die Euskaltelek lehiaketaren antolatzaile, epaile, prentsa akreditatu eta parte-hartzaileei, zuntz optiko bidez sartzeko Internetera.

Bilbo, 2018ko ekainaren 28a. Euskaltelek bazkide teknologiko gisa eta sare- eta telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaile gisa hartzen du parte 2018ko "Red Bull Cliff Diving World Series" lehiaketan. Bilbon egingo da, ekainaren 30ean, larunbatarekin, 17:00etan hasita.

Operadoreak, zehazki, bi zuntz optikoz osaturiko sarea eskainiko du: guztira, 2,8 Gb-ko ahalmena Internetera konektatzeko, lehiaketako eremuetan banatuta eta ekitaldiaren antolatzaile, kazetari akreditatu, jauzilari eta epaileen arteko komunikazioa errazteko diseinatua.

Euskaltel Red Bull Cliff Diving lehiaketaren babesle izan da hasieratik, 2014an Bilbon egin zen lehenengo ediziotik. Kirola eta ikuskizuna batzen ditu ekitaldiak, eta eragin handia du hirian, bai lehiakideen jauzi ikusgarriengatik, bai antolatzaileek aukeratutako agertoki paregabeagatik.

Lankidetza horri esker, know-how teknologikoa eskaintzen du Euskaltelek, balio handiagoa ematen die bere babesletza-jarduerei eta gizartearekin hartutako konpromisoa sendotzen du, ekitaldi hau eta lanean diharduen beste lurraldeetako ekitaldi sozial eta kulturalak babestuz eta diruz lagunduz.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com