Euskaltelek LaLiga 1|2|3 kanala eskaintzen die Nafarroan dituen telebistako bezeroei

  • Euskaltelen telebista kontratatua duten Nafarroako bezero guztiek LaLiga 123 TV kanala ikusiko dute doan denboraldi osoan
  • Dagokion jardunaldiko partidez gain, futbolarekin loturiko beste hainbat eduki emango dira 24 orduz, bereizmen handian, Euskaltelen dialeko 88an
  • Gainera, beste zenbait kanal ?multi? prestatuko dira ordu berean jokatzen diren partidak oso-osorik ikusi ahal izateko
  • Osasunaren jarraitzaileek igandean dute hurrengo hitzordua LaLiga 123 TV kanalean, Euskaltelen dialeko 88an, Granadak eta Osasunak Los Cármenes Berrian jokatuko duten partida ikusteko

Iruñea, 2018ko abuztuaren 29a. Euskaltelen telebista kontratatua duten Nafarroako bezero guztiek bigarren mailako futbol-denboraldi osoa ikusteko aukera izango dute, doan.

LaLiga 123 TV kanal berria Euskaltelen telebistaren dialeko 88an ikusiko da: jardunaldi bakoitzeko 11 partidatatik 10 emango dira. Bezeroek aukera izango dute Osasunaren eta bigarren mailako gainerako taldeen partidak ikusteko; besteak beste, talde hauenak: A Coruñako Deportivo, Lugo, Cádiz, Málaga, Gijongo Sporting, Oviedo eta Zaragoza.

Futbola eta hainbat partida batera 24 orduz

Ligako partidez gain, LaLiga123 TV kanalak futbolari buruzko erreportajeak, dokumentalak eta saio bereziak emango ditu 24 orduz, eta zenbait partida berriz ikusteko aukera ere egongo da. Bestalde, dialeko 89tik aurrera, beste kanal ?multi? batzuk egongo dira, non ordu berean jokatzen diren zenbait partida oso-osorik ikusteko aukera izango baita (maiz gertatzen da hori, Ligako azken jardunaldietan, batik bat).

Gainera, Euskaltelen telebistaren Replay zerbitzuari esker, bezeroek hasiera-hasieratik ikusi ahal izango dituzte partidak, nahiz eta berandu hasi ikusten, eta, nahiago badute, beste egun batean ere ikus ditzakete.

LaLiga 123 TV kanalerako sarbide automatikoa

Doan eskaintzen da kanala denboraldia amaitu arte, edozein dela ere bezeroak kontratatua duen Euskaltelen telebista-modalitatea. Telebista kontratatua duten bezeroek automatikoki ikusiko dute LaLiga 123 TV kanala; ez dute eskatu beharko, ezta ezer ordaindu beharko ere.

Osasunaren jarraitzaileek igandean (irailak 2) dute hurrengo hitzordua LaLiga 123 TV kanalean, Euskaltelen dialeko 88an, Granadak eta Osasunak Los Cármenes Berrian jokatuko duten partida ikusteko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com