Bezeroekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko zentro berritzaile bat jarri du martxan Euskaltelek Bilbon

  • Topagunea bezeroekin elkartzeko leku bat da, eta hainbat jarduera egingo dira bertan; besteak beste, tailerrak, trebakuntza-saioak, merkaturatze berrien aurkezpenak eta babesletzarekin lotutako jarduerak.
  • Hain zuzen, RETAbet Bilbao Basketek leku hori bera aukeratu du bere hiru jokalari berri aurkezteko eta Euskaltelek ekipoarekin duen konpromisoa nabarmentzeko.
  • Bihar eta etzi, bi tailer berri egingo dira: "Atera zuku guztia zure smartphoneari" eta "Atera argazki hobeak zure smartphonearekin".

Bilbon, 2018ko irailaren 25ean. Teknologia berriak ardatz hartuta, bezeroekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko leku bat ireki du Euskaltelek Bilboko erdigunean, Gregorio de la Revilla kaleko 12. zenbakian. Ez da bezeroak artatzeko gune bat bakarrik. Konpromisoa eta hurbiltasuna, gogobetetze-inkestetan Euskaltelen bezeroek gehien balioesten dituzten balioak, nabarmenak dira espazio berri honetan.

Besteak beste, telekomunikazio-gailuen funtzionalitate desberdinak ezagutarazteko zuzeneko erakustaldiak egingo dira. Arreta-postu desberdinak egongo dira, bezeroen beharren arabera: bat bereziki konfigurazio aurreratukoa, bezeroari arreta ematekoa, eta beste bat enpresei arreta ematekoa.

150 metro koadroko azalera duen gunean, Euskaltelen Bezeroaren Etxea ere badu dendak: kontzeptu berri bat, non bezeroak Euskaltelen zerbitzu guztiak probatu baititzake, 4K deskodetzailea eta Euskaltel Life zerbitzua barne direla.

Dendak bi gune bereizi eta komunikatu ditu: lehenbizikoa batez ere salmenta kudeatzera eta produktuak erakustera bideratua dago. Bigarrena, Topagunea deitzen dioguna, bezeroekin elkartzeko leku bat da, eta hainbat jarduera egingo ditugu bertan: tailerrak, trebakuntza-saioak, merkaturatze berrien aurkezpenak, influencerekin topaketak, babesletza-jarduerak...

Horren adibide da RETAbet Bilbao Basketek emandako prentsa-oharra; izan ere, gune horretan aurkeztu ditu bere jokalari berriak: Edu Martínez, Ivan Cruz eta Tomeu Rigo. Hitzordu horretan, Euskaltelek taldearekin duen konpromisoa berretsi du (bost denboraldi daramatza jada taldea babesten). Hain zuzen, hitzarmen horren emaitza dira bezero saskibaloizaleei eskaintzen zaizkien esperientziak.

Tailerrak, erakustaldiak...

Mota askotako jarduerak egin dira eta egingo dira espazio berrian: errealitate birtualeko betaurrekoen erakustaldia (irailaren 20an egin zen, eta arrakastatsua izan zen oso), topaketak Euskaltelek babestutako taldeetako kirolariekin, lehiaketak, workshopak, prentsa-oharrak eta abar.

Bilbokoaren ondoren, Donostian eta Gasteizen ere antzeko guneak irekitzeko asmoa du Euskaltelek.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com