Telekomunikazio-operadore batekin sinatutako Espainiako lehen PPA sinatu dute Euskaltelek eta Iberdrolak

  • Hornitutako energiaren % 100 berriztagarria izango da, eta Nuñez de Balboa proiektu fotovoltaikoaren bidez sortuko da (instalazio berria eraikiko dute).

Bilbo, 2018ko urriaren 10ean. Energia salerosteko epe luzeko hitzarmen bat sinatu dute (PPA, Power Purchase Agreement) Iberdrolak eta Euskaltelek, aktibo berriztagarriak oinarri hartuta elektrizitatea hornitzeko.

Energia-enpresa batek telekomunikazio-operadore batekin sinatutako Espainiako lehen PPA da.

Hornitutako energiaren % 100 berriztagarria izango da; hain zuzen ere, Iberdrolak Usagren egingo duen (Badajoz-Extremadura) Nuñez de Balboa eguzki-instalazioan lortutakoa. 391 MW-eko potentzia izango du, eta Europako proiektu fotovoltaiko handiena izango da.

Kontratu honekin, urtean 7.740 tona CO2 isurtzea saihestuko du Euskaltelek, eta, horrela, ekonomiaren karbonogabetze-estrategiari lagunduko dio.

Iberdrola Españaren kontseilari delegatu Ángeles Santamaríaren ustez, "PPAk aukera bikaina dira energia garbien ?munduan energiaren etorkizuna bideratuko duten horien? garapenerako. Berriztagarriek erakutsi dute lehiakorrak direla eta gai direla energiaz hornitzeko arrazoizko prezio egonkorretan. Eta epe luzerako PPA kontratuak (oso garatuak merkatu anglosaxoietan) tresna oso erabilgarria bihurtzen ari dira kontsumo berde eta jasangarriarekin konprometituta dauden kontsumitzaile handiak elektrizitatez hornitzeko".

Euskaltel Taldea osatzen duten hiru enpresek (Euskadiko Euskaltel, Galiziako R eta Asturiasko Telecable) ingurumenaren alorreko bikaintasunarekin duten konpromisoa nabarmendu du Euskaltel Taldeko kontseilari delegatu Francisco Artechek. "Pertsona guztientzat eta planetarentzat jasangarria izango den etorkizuna eraiki nahi dugu. Hitzarmen hau beste pauso bat da ingurumena zaintzeko dugun konpromisoa betetzeko, eta gure enpresan ingurumen-jardunbide egokiak sustatzeko politikak zabaltzeko. Era berean, hitzarmen honen bidez, era koherentean eta arduratsuan erantzuten diogu Agenda 2030i, erreferentzia gisa hartuta Garapen Jasangarriko hamazazpi Helburuak eta Parisko Klimaren Akordioa".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com