• Euskalteleko langileak, azaroaren 13tik abenduaren 3ra bitartean, "Ahobizi" eta "Belarriprest" izango dira.
  • Euskaltelek zenbait jarduera antolatu ditu enpresan, ekimenaren berri emateko eta euskararen erabilera sustatzeko.

Bilbo, 2018ko azaroaren 14a. Euskaltelek bat egin du Euskaraldiarekin, enpresa sustatzaile gisa. Hizkuntza-ohituretan eragiteko eta euskararen erabilera sustatzeko Euskadi osoan modu koordinatuan martxan jarri den ekimena da Euskaraldia.

Erakundeko pertsona guztiak ariketa sozial horretan izen ematera eta parte hartzera gonbidatu ditu Euskaltelek, "Ahobizi" edo "Belarriprest" izan daitezen enpresan azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean. Ahobizi izatea aukeratzen dutenak euskaraz arituko dira euskara ulertzen dutenekin, eta euskaraz ez dakitenei ere lehenengo hitza euskaraz egingo diete. Euskara ulertzen baina euskaraz hitz egiten ez dutenek (Belarriprest) euskal hiztunei eskatuko diete euskaraz egin diezaiotela.

Aipatutako 11 egun horietan, informazio-pilulak argitaratuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetako Euskalteleko langileentzat ariketa hori egiteko gomendioekin, adibideekin eta azalpenekin, eta eremu komunak Euskaraldiz ?jantziko? dira, gaiari buruzko horma-irudi eta irudiekin.

Dendak

Euskaltelen banatzaileek ere bat egin dute ekimen honekin, eta saltokietako langileek ere kanpainan parte har dezaten sustatuko dute. Hala, azaroaren 23tik aurrera, "Ahobizi" edo "Belarriprest" izango dira ?hala identifikatzeko txapa izango dute soinean?, eta, hamaika egun horietan, konpromiso hori betetzeko gonbita egiten duten elementuekin apainduko dituzte dendak.

Euskara Euskaltelen nortasun-ezaugarria eta gizartearekiko hurbiltasunaren adierazgarria denez gero, hainbat ekintza antolatzen ditu Euskaltelek urtean zehar harekiko konpromisoaren erakusgarri, eta horietako bat da Euskaraldia ere.

Euskara Plana

Telekomunikazio-operadore gisa hasi zenetik, euskara enpresa barruan nahiz kanpoan bultzatzeko konpromisoa hartu zuen Euskaltelek. Horretarako, euskararen trebakuntza eta haren erabilera bultzatzeko zenbait ekimen dituen Euskara Plan bat sustatzen du. Esaterako, telefonia mugikorreko terminalen eskuliburuak euskarara itzultzen dituen operadore bakarra da Euskaltel.

Alor horretan, hizkuntzaren erabilera egoera guztietara egokitzen du; izan ere, bezeroentzako jakinarazpenetan euskara erabiltzen du (webgunea, aldizkariak, fakturak...) eta bezeroarentzako arreta-zerbitzu guztiak ere euskaraz ematen ditu (saltokiak, call centerra, saldu osteko zerbitzuak, etab.).

Euskaltelen, euskara erabiltzea ez da betebehartzat hartzen, enpresa gisa identifikatzen duen konpromisotzat baizik. Beste zenbait alderdi ere aipatzekoak dira euskararen arloan; esate baterako, Euskaltel Ikastolen Elkartearekin lankidetzan aritzen da euskararen urteroko festak babestuz: Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Horrez gain, beste hainbat kultura-ekitaldi ere lagundu eta babesten ditu, hala nola Euskal Herriko Bertso Txapelketa, Korrika, Durangoko Azoka, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ETBren Goazen telesailaren ikuskizuna eta PuntuEus fundazioaren webgunea.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com