RACCtel+ sortu dute Euskaltel Taldeak eta RACCek, Kataluniako 600.000 bat etxeri telekomunikazio-zerbitzu integrala emateko

Kataluniako merkatuan presentzia handiagoa izango du telekomunikazio-konpainiak

  • Honenbestez, areagotu egin dute bi erakundeek elkarrekin zuten hitzarmena, RACCeko bazkideek Euskaltel Taldearen produktu eta zerbitzu bateratuen eskaintza osoa kontratatzeko aukera izan dezaten.
  • Hitzarmen hori handituta, Euskaltel Taldeak Kataluniako merkatuari ekingo dio, non 900.000 bezero potentzial baitaude.
  • Teknologiarik aurreratuena eta zerbitzurik onena uztartu dira, beren sektoreetan nagusi diren bi konpainia horien aliantzari esker.

Bartzelonan, 2018ko abenduaren 17an. RACCtel+ sortzeko hitzarmena izenpetu dute Euskaltel Taldeak eta RACCek. Marka berri horren bitartez eskainiko die telekomunikazioen euskal operadoreak bere zerbitzu bateratuen sorta osoa -banda zabala, telebista digitala eta telefonia finkoa zein mugikorra- Kataluniako zerbitzu-etxe horren bazkideei.

Beren sektoreetan nagusi diren bi konpainia horien arteko aliantzak hobetu egingo du gizarteari ematen dioten zerbitzua. Honenbestez, indartu egin dute bi erakundeok 2008az geroztik elkarrekin zuten hitzarmena, zeinaren bidez Euskaltel Taldeak kudeatzen dituen telekomunikazio-zerbitzu mugikorrak kontrata baitzitzaketen RACCeko bazkideek.

Hemendik aurrera, berriz, Euskaltel Taldearen telekomunikazio finko eta mugikorren produktu- eta zerbitzu-eskaintza osoa kontratatzeko aukera izango dute RACCeko bazkideek: banda zabaleko Internet, telefonia finkoa eta mugikorra, eta telebista digitala. Zerbitzu horiez gain, laster eskuragarri izango dituzte operadore horrek garatutako zerbitzu teknologiko berriak: IoT soluzioak (Gauzen Internet), adimen artifiziala eta WiFia eta mugikortasuna uztartzen dituzten teknologiak.

Hitzarmen hori zabalduta, bestalde, merkatu berri batean, Katalunian, murgiltzen da Euskaltel Taldea. Herrialde daude, hain zuzen ere, RACCen bazkide gehienak. Hedapen-plan bat ere prestatu du Euskaltelek, 2019an merkatu gehiagotara iristeko. Talde horren esperientzia eta eredu arrakastatsua direla-eta, oso erakargarria da plana. Gaur egun, Nafarroan hedatze-prozesu betean dabil Espainiako iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia; laster, berriz, Leónen, Kantabrian eta Errioxan hedatzeari ekingo dio, eta merkatu berri horiek lehendik dituenei gehituko dizkio: Euskadi, Galizia eta Asturiaskoari, alegia.

Europako telekomunikazio-operadore aurreratuena da Euskaltel Taldea HFC 3.1 zuntz-sareari dagokionez, eta WiFi zerbitzurik onena eskaintzen du. Hori dela eta, lehiakortasun-mailari onena du, epe luzera. Euskadi, Galizia eta Asturiasko telekomunikazio-zerbitzu bateratuen alorrean nagusi den taldeak, Euskaltelek, produktu eta zerbitzu aurreratuen eskaintzarik onena eta eraginkorrena du, eta bezeroen konfiantza bereganatu du, telekomunikazioen alorreko zerbitzuen hornitzaile integrala baita. Hori dela eta, Europako "teleko" sektoreko aitzindari bihurtu da.

Hitzarmena izenpetu ondoren, hau adierazi du RACCeko idazkari nagusi Xavier Pérezek: "Euskaltelek eskaintzen duen zerbitzu teknologikoaren kalitatea eta bezero-arreta direla-eta, bazkiderik egokiena da gure bazkideei telekomunikazio-zerbitzuen eskaintza areagotzeko. Aliantza honi esker, sendotu egiten du RACCek etxearen sektorean duen jarduera eta zerbitzu-sorta oso bat eskaintzen: egun, aseguruak, larrialdiak, konponketak eta berrikuntza-lanak estaltzen genituen; hemendik aurrera, RACCtel+-i esker, telekomunikazio-zerbitzu integrala ere eskainiko dugu".

Euskaltel Taldearen kontseilari delegatu Francisco Artechek, berriz, hau esan du hitzarmena izenpetu ostean: "Lehenik eta behin, oso pozik gaude: Kataluniako merkatuan gure zerbitzuak eskaintzeko aukera izango dugu eta, gainera, hitzarmen estrategiko bat sinatu dugu katalanentzat erreferentziakoa den RACC erakundearekin, zeinak ospea, kalitatea eta kaudimena eskaintzen baititu. Ziur gara gaur RACCekin izenpetu dugun akordioa oso positiboa izango dela bi erakundeentzat eta haien bazkide eta bezeroentzat, aukera izango baitute telekomunikazio-zerbitzu bateratuen eskaintza osoa eskuratzeko, baldintza onuragarrietan gainera" . Beste hau ere adierazi du Artechek: "Oso urrats garrantzitsua da gure Taldearentzat, hedatze-prozesuan murgildurik baitabil Euskaltel. Merkatuko eragile nagusiekin aliantza estrategikoak egiteko plan handi bat dugu, eta RACC erreferentziako erakundea da zerbitzu-kalitateari eta bezero-arretari dagokienez".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com