Raśl Navas eta Aritz Elustondo Realeko jokalariak, Euskaltelen Tolosako dendan
Tolosan, 2019ko otsailaren 7an. Raśl Navas eta Aritz Elustondo jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, bi jokalari txuri-urdin horiek sinatutako argazki bat eskuratzekoa ere bai, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Tolosako saltokian (San Frantzisko kalea, 19). Gainera Realaren kamiseta bat zozkatuko da bertaratzen direnen artean.
Euskaltelek, Realaren babesle teknologiko gisa, saltokietan antolatzen dituen ekitaldietako bat izango da gaurkoa.
Euskal telekomunikazio-operadorea Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren alde duen konpromisoaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.
Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com