Euskaltel Taldeak UBEAT sartu du bezero guztientzako telebista-eskaintzan

  • UBEATekin, Euskaltel Taldeko abonatuek eSport-en munduko 3.000 ordu lehiaketa, informazio, albiste eta entretenimendu baino gehiago izango dituzte eskura laster, baita ekoizpen propioko eduki esklusiboak ere.
  • Streamingeko bideo-jokoen sektorearen aldeko apustua indartu du hala Euskaltel Taldeak. Espainian urtean 15 milioi euro fakturatzen dira sektore horretan, eta fakturazioa % 32 haziko da bi urteren buruan.

Bilbon, 2019ko otsailaren 11n. Euskaltel Taldeak bere eduki-katalogoa zabaldu, eta telebista-bezeroentzako eskaintza osatu du. Operadorea gaur hasiko da UBEAT emititzen; eSport-etan espezializatutako kanal bat da, Espainiako merkatuko zaleentzat erreferentea. Mediaprok ekoitzitako bereizmen handiko kanal honek (HD) eSport-en munduko 3.000 ordu lehiaketa eta informazio baino gehiago jarriko ditu ikusleen eskura laster, bai eta ikus-entzunezko taldearen ekoizpen propioko eduki esklusiboak ere.

Izan ere, Euskaltel taldea liderra da sektorearen eraldaketan: bere bezeroen beharrak aktiboki entzunda, kontsumitzaileek nahi dituzten kalitate handiko zerbitzuak eta edukiak eskaintzen ditu. eSport-ak puri-purian daude Espainian. Dagoeneko 5,5 milioi ikusle dituzte, eta urtean 15 milioi euroko diru-sarrerak sortzen dituzte, eta 400 profesionali lana ematen diete. Kirol elektronikoen sektoreak hazkunde-potentzial handia du, eta, aurreikuspenen arabera, datozen bi urteetan % 32 haziko da fakturazioa.

Francisco Arteche Euskaltel Taldeko zuzendari nagusiak honela dio: "Euskaltel Taldea beti saiatzen da bere bezeroei eskaintzen dizkien eduki eta zerbitzuetan abangoardian egoten, haiek baitira gure negozioaren muina. Telebistako erabiltzaileentzako dugun eskaintza zabalean erreferente izaten jarraitu nahi dugu. eSport-ak puri-purian daude Espainian, eta hazkunde-marjina handia dute; izan ere, gaur egun 15 milioi euro fakturatzen dira urtean, baina fakturazio hori % 32 haziko da 2021a bitartean".

Bere ekoizpen-taldearen bidez, elkarrizketak, analisiak eta bideo-joko ezagunetako edukiak eskaintzen ditu esklusiban (hala nola League of Legends, Clash Royale, Fortnite, FIFA eta Call of Duty). Gainera, Bideo-jokoen Liga Profesionaleko (LVP) lehiaketa eta ekitaldi ugari emango ditu, baita nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenak ere, Ibai Llanosen, Ulises Prietoren eta Barbe Q-ren gaztelaniazko iruzkin eta analisiekin lagunduta. Ibai LVPko caster ezagunak aurkeztutako programa bat ere emitituko du, aurki, kanalak.

"Euskaltel Taldean UBEAT sartzeak indartu egiten du eSport-ak hedatzeko MEDIAPROk duen konpromisoa, eta bideo-jokoen sektorearen aldeko apustu estrategikoa sendotzen du", adierazi du Ignacio Arrola MEDIAPROko marketin-zuzendariak.

Euskadin, Galizian eta Asturiasen Euskaltel Taldearekin telebista-zerbitzuak kontratatuta dituzten bezero guztiek ikusi ahal izango dute UBEAT; eta konpainia hedatzen ari den bost merkatuetan ere ikusi ahal izango dute, hots, Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Errioxan eta Katalunian.

Euskaltel Taldeak aliantza estrategikoen asmo handiko plan bat du merkatuko player nagusiekin, haien hazkundea sustatzeko eta bere bezeroei WiFi, mugikor eta telebistako esperientziarik onena eskaintzeko; horixe da UBEATen kasua. Izan ere, operadorea prest dago beti merkatuaren joerekin eta konpainiaren balioekin bat egiten duten eta proiektuen ardatz gisa erabiltzaileak dituen berrikuntzak onartzeko. Horregatik guztiagatik, Euskaltel Taldearen negozio-ereduak sendotasuna erakutsi du, egokitzeko, garatzeko eta emaitzak sortzeko gaitasunean oinarrituta.

Euskaltel Taldeak, historikoki, zerbitzuaren kalitatea eta bezeroekiko hurbiltasuna izan ditu bere enpresa-ereduaren oinarri. Bere eskaintzan edukirik onenak modu eraginkorrean txertatuta, bezeroen konfiantza irabazi du telekomunikazio-arloko hornitzaile integral gisa.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com