Euskaltelek Tuterako bere "etxe" berria ireki du

  • Telekomunikazio-operadoreak "kaleko ekintza" bat antolatuko du ostiralean (martxoak 1), Zaragoza etorbideko 30 zenbakiko saltoki berrira hurbiltzen diren auzokideak saritzeko
  • Ate laranjak jarriko dira, Euskaltelen kolore korporatibokoak, Tuterako hainbat kaletan, parte hartu nahi duten pertsonak lehiaketa batera gidatzeko, zeinean sariak irabaz baititzakete eta Euskalteleko "bizilagun berriekin" une atsegin bat igaro.

Tuteran, 2019ko otsailaren 27an. Tuterako kaleak irudi bitxi batekin esnatuko dira martxoaren 1ean (ostirala), 11 ate laranja dituela hirian zehar banatuta: Gaztambide pasealekua, Foruen plaza, Neguko pasealekua eta Zaragoza etorbidea, besteak beste. Euskaltelek "kaleko ekintza" bat prestatu du Zaragoza etorbideko 30ean ireki duen denda berria ezagutzera emateko.

Telekomunikazio-operadoreak bere "etxe-atarira" hurbiltzera gonbidatzen ditu tuterar guztiak. ?Tuterako gure etxe berriaren ateak irekitzen dizkizugu? lemarekin, Euskaltelek, beste bizilagun berri bat balitz bezala, hiriko bizilagun guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.

Opariak eta lehiaketa

Horretarako, laranja kolore korporatiboz margotutako 11 ate jarri ditu hainbat kale eta plazatan. Haietako bakoitzaren atzean pertsona bat izango da, eta, ongietorri-opari gisa, liburuxka trokelatu bat eskainiko dio bizilagun berriari, kartoizko etxe txiki bihur daitekeena.

Atez ate, hamaikagarrenera iritsi arte: saltokian bertan, Zaragoza etorbideko 30 zenbakian. Han, etxetxo trokelatuak gozokiz bete ahal izango dituzte, kirol-poltsa bat lortu, eta joko-lehiaketa batean parte hartu. Opari batekin bere burua ezagutzera ematen duen bizilagun berri baten gisa, azken ate laranjan beren telefono-zenbakia markatzea proposatzen die Euskaltelek larunbatean denda berrira hurbiltzen direnei. Zenbakia kode sekretuarekin bat badator eta irekitzea lortzen badute, smart band edo jarduera-eskumuturrekoa izango dute sari gisa.

Azken batean, ekimen originala da, eta Euskaltelek bere merkaturatze-estiloaren oinarriak jarri nahi ditu: hurbilekoa eta bezeroa entzutekoa.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com