MASMOVIL, Phone House eta Euskaltel elkartu egin dira terminalen, routerren eta osagarrien erosketak zentralizatzeko

  • MASMOVILek kapitalaren % 45 izango du sozietate berrian, Dominionek (Phone House) beste % 45, eta Euskaltelek, % 10.

Bilbao, 2019ko martxoak 8. MASMOVIL, Phone House eta Euskaltel etxeek akordio bat sinatu dute ?Medbuying Technologies Group S.L.? sozietatea sortzeko, zeinaren xedea baita enpresa horien terminalen, routerren eta telekomunikazioetako beste osagarri batzuen erosketak zentralizatzea.

Aliantza horren bidez, hainbat sinergiaz baliatuko dira hiru enpresak, erosketa-prozesuak errazagoak eta efizienteagoak izango baitira. Gainera, sozietate berriko bazkide bakoitzak bere independentziari eta terminal mugikorren eta akordioan barne hartutako beste gailu batzuen inguruko bere politika eta estrategiari eutsi ahal izango dio.

Sozietatearen egitura eta gobernu-organoa

"Medbuying Technologies Group" sozietatearen % 45 MASMOVILen esku egongo da, beste % 45 Dominionen esku, eta % 10 Euskaltelen esku.

Bost kidek osatuko dute sozietatearen administrazio-organoa: bi MASMOVILek izendatuta, beste bi Dominionek proposatuta eta bat Euskaltelek izendatuta.

"MASMOVIL taldea liderra da Espainiako telekomunikazio-merkatuak bizi duen hazkuntzan, baina, hazteaz gain, eraginkorrenak izan nahi dugu gure jardueran. Proiektu berri honek helburu hori lortzen lagunduko digu, eta aukera emango digu gure negozioaren errentagarritasuna handitzeko", esan zuen MASMOVIL Taldeko kontseilari delegatu Meinrad Spenger-ek.

"Dominionentzat garrantzitsua da gure bezeroen partner izatea eta haiekin partekatzea eraginkorrago izateko ematen ditugun aurrerapausoak. Aliantza honi esker, Phone Houseren baliabideak optimizatuko ditugu eta gure jardueraren prozesu nagusien eraginkortasuna hobetuko dugu", esan zuen Mikel Barandiarán Dominioneko kontseilari delegatuak.

"Proiektu honek lagunduko digu mugikor-eskaintza eta, oro har, eskaintza bateratu osatuago bat egiten, eta gure negozio eredua optimizatzen, lehiakorrago izan dadin. Berriz ere, Euskaltelek erakutsi du gai dela egoera berrietara egokitzeko eta gure negozio-ereduari eta gure bezeroei balioa eskaintzen dieten aukerak baliatzeko", adierazi zuen Francisco Arteche Euskalteleko kontseilari delegatuak.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com