Rubén Martínezek, Carlos Clerkek eta Maider Irisarrik autografoak sinatuko dituzte Euskaltelen Lizarrako dendan

  • Osasunako jokalariak Sortzez Garbiaren pasealekuko Euskaltelen dendan izango dira bihar 19:00etatik aurrera.
  • Osasunaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Lizarra, 2019ko martxoaren 26a. Rubén Martínez, Carlos Clerc eta Maider Irisarri jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Osasunaren gizonezko zein emakumezko taldeen jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, hiru jokalari horiek sinatutako argazki bat eskuratzekoa ere bai, bihar, martxoak 27, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Lizarrako saltokian (Sortzez Garbiaren pasealekua, 26). Gainera, taldearen kamiseta bat zozkatuko da bertaratzen direnen artean.

Euskaltelek, Osasunaren babesle gisa, bere saltokietan antolatzen dituen ekitaldietako bat izango da biharkoa.

Euskal telekomunikazio-operadorea Osasunaren babeslea da, bai eta emakumezkoen taldearen babesle nagusia ere, Nafarroako kirola garatzeko eta sustatzeko hartutako konpromisoaren erakusgarri. Osasunaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, Euskaltelek sarrerak zozkatzen ditu, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com