Euskaltel Taldeak hitzarmen bat sinatu du VMwarerekin, bere bezeroen datu-zentroak babesteko

  • Enpresek eta erakunde publikoek informaziorik gal ez dezaten lortu nahi du operadoreak, Segurtasun Eskema Nazionalak bermatutako soluzioak erabilita. Soluzio horiek datuak babesteari buruzko arauak betetzen dituzte.
  • VMwareren birtualizazio-teknologiari esker, Euskaltel Taldeak bere bezeroen datu-zentroak babestu eta segurta ditzake, eta beti eskuragarri izan, gorabeherarik izanez gero.

Bilbon, 2019ko maiatzaren 28an. Euskaltel Taldeak lanean jarraitzen du produktu eta zerbitzurik onenak eskaintzeko, baita enpresa, erakunde eta partikularren aliatu nagusi gisa finkatzeko ere, erronka teknologiko berriei heltzean. Operadoreak hitzarmen bat sinatu du VMwarerekin, bere bezeroei hodeiko zerbitzuak eskaintzeko. Zerbitzu horiek hodeiko teknologietan aitzindari den konpainia iparramerikar horren teknologia punta-puntakoenean oinarrituta daude.

Horrela, Euskaltel Taldeak lortuko du informazio gutxiago galtzea enpresa-sektoreko erabiltzaileek (tartean, korporazio handiak eta administrazio publikoak), eta bere bezeroen datu-zentroak babestuko ditu; horrek ohiko lanarekin jarraitzea bermatuko du. Horrez gainera, sistema horrekin, egoki erantzuten dio enpresa eta erakundeek eguneroko lanean gordetzen eta kudeatzen dituzten datuak babesteari buruzko legeriari.

Negozioarekin jarraitzeko aukera ematen duenez, operadorearen bezeroak ziur egon daitezke haien IT sistemak seguru egongo direla Euskaltel Taldearen datu-zentroetan, eta beti izango dituztela eskuragarri gehien behar dituztenean, nahiz eta gorabeherak izan (eguraldi txarra, suteak, akats teknologikoak, sabotajeak, etab.).

Francisco Arteche Euskaltel Taldeko CEOak honela esan du: "Gure lehentasunetako bat da bezero ditugun enpresei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak etengabe hobetzea. Gai izan behar dugu, azken teknologia erabiliz, erabiltzaileen beharretara egokituko diren eta behar horiei aurrea hartuko dieten zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko. Aliatu teknologiko gisa, haien lana erraztu nahi dugu, eta soluzioak eta tresnak eskaini haien jarduera ahalik eta gehien sinplifikatzeko".

María José Talavera VMwareren Espainiako eta Portugalgo zuzendari nagusiak hau esan du: "Euskaltel Taldea gure teknologian oinarritutako zerbitzuak eskaintzen dituzten Espainiako merkatuko cloud provider nagusietako bat da. Datuak ahalik eta eskuragarrien eta seguru egotea izan da ekimenaren helburu nagusia, eta, haren emaitza gisa, lehenengo VMware cloud federatua sortu da. Espainiako iparraldean kokatutako hiru datu-zentrok osatzen dute, eta, gainera, VMwareren Disaster Recovery zerbitzua dakar zentro horietarako".

Euskaltel Taldeak datu-zentro birtual bat ere eskainiko du; alegia, hodei pribatu bat, zeinak biltzen baititu konputazioko, sareko, segurtasuneko eta biltegiratzeko zerbitzu guztiak, enpresa bakoitzak informazioaren teknologien bere sistemak osa ditzan. Datuak software bidez prozesatzeko zentro bat da. Horrez gain, soluzio honek jatorrizko konektagarritasuna eskaintzen du hodeiaren eta bezeroen sareen artean, banda-zabalera mugatu gabe, baina erabateko segurtasunarekin, baita 1 GB-eko Interneteko sarbide simetrikoa ere, erredundantziaduna.

Hurbileko datu-zentroak ere eskaintzen ditu operadoreak; hainbat tokitan kokatuta daude, eta Segurtasun Eskema Nazionalaren bermea dute.

Bestalde, VMwareren birtualizazio-teknologia aitzindarian oinarritutako zerbitzu horiei esker, besteak beste, soluzio hau eta bezeroarena bera integra daitezke, baita osotasunean kudeatu eta mantendu ere, aurreikusteko moduko kostu-eredu baten pean; lanak koherenteak izatea eta azpiegiturak bateragarriak izatea bermatuko du horrek.

Arteche Euskaltel Taldeko CEOak hau erantsi du: "Euskaltel Taldea aitzindaria da enpresa-sektorean, eskaintza malgua, sinplea eta kalitatezkoa duelako. Gure negozio-planak enpresa-sektorea indartu nahi du, konpainiari hazten jarraitzen laguntzeko gure oinarri estrategikoen parte gisa".

Talaverak, zeinak zazpi urte baino gehiago baitaramatza VMwareren Iberiar penintsulako zuzendari gisa, hau esan du: "Euskaltel Taldeak Disaster Recovery VMwareren teknologian oinarritutako zerbitzu gisa erabiltzea cloud provider direlakoentzako programa esklusiboaren parte da. Gure konpainiak urteak daramatza programa hori eskaintzen, eta merkatuko puntakoenetako bat da. OPex eredu garbi batean datza (hau da, erabili ahala ordaintzekoa), eta ezin hobeki egokitzen zaio informazioaren teknologien aro berriaren errealitateari".

Euskaltel Taldeak berretsi egin du kalitatezko zerbitzua eman nahi duela, erabiltzaileak aintzat har dezan, eta produktu eta zerbitzu onenak eskaini nahi dituela, bezeroen beharrak aktiboki entzun ondoren.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com