Telekomunikazioen Erabiltzaileentzako Arreta Bulegoaren kontsulta eta erreklamazioei buruzko txostenaren arabera

2018an, Euskaltel izan da erabiltzaileen erreklamazio gutxien jaso duen telekomunikazio-operadorea

  • Komunikazio finkoetan, zerbitzu bateratuetan eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan estatuko erreklamazio-bolumen txikiena du Euskaltelek.

Derion, 2019ko ekainaren 25ean. 2018an, erabiltzaileen erreklamazio-bolumen txikiena izan duen telekomunikazio-operadorea da Euskaltel, Telekomunikazioen Erabiltzailearentzako Arreta Bulegoaren kontsulta eta erreklamazioei buruzko txostenaren arabera (Aurrerapen Digitalerako Estatuko Idazkaritzara atxikia dago erakunde hori).

Komunikazio finkoetan, zerbitzu bateratuetan eta bezeroarekiko arretan, Euskal Autonomia Erkidegoan liderra den telekomunikazio-operadoreak jasotzen du erabiltzaileen erreklamazio erlatibo gutxien -10.000 abonatuko kalkulatzen dira-. Komunikazio finkoei dagokienez, horixe da txostenean erreklamazio gehien biltzen dituen kategoria, eta alde nabarmena ateratzen die Euskaltelek gainerako lehiakideei -10.000 abonatuko 0,76 kexa-. Zerbitzu bateratuetan ere berak du kopuru txikiena: 10.000 abonatuko 0,71 erreklamazio. Azkenik, bezeroarentzako arreta-zerbitzuen atalean, 10.000 abonatuko 0,06 kexa baino ez da erregistratzen.

Euskaltel Taldeko Marketineko zuzendari Koldo Unanuek honela azaltzen ditu emaitzak: "Euskaltel Taldea aitzindari da sektoreak bizi duen eraldaketan; hori lortzeko, adi-adi erreparatzen die bezeroen beharrei, eta kontsumitzaileek eskatzen dituzten zerbitzu eta edukiak eskaintzen ditu". Customer Experience (CEX) programa du martxan Taldeak; programa horren oinarria balio korporatiboak dira, eta, haren bidez, Taldeak kontsumitzailearekin duen harreman-prozesuan erabakigarriak diren hamar uneak aztertzen dira. "2018an, Customer Experienceko taldeak une garrantzitsu guztietako bezeroen gogobetetzea neurtu du, eta gogobetetze-maila erabatekoa izan ez den esperientziak konpontzeko lan egin du; horri esker, etengabe hobetzeko aukera izan dugu".

Telekomunikazioen Erabiltzaileentzako Arreta Bulegoak, zeina Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren mendekoa baita, telekomunikazio-zerbitzuen arloan erabiltzaileen eskubideak betetzen direla bermatzen du. Haren zeregina da herritarrei informazioa ematea, eta haiek Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren aurrean aurkezten dituzten erreklamazioak izapidetzea.

Informazio gehiago:

https://www.usuariosteleco.gob.es/quienes-somos/datos-informes-oficina/DatosOficina1/2018/Datos_OAUT_2018_ANUAL.pdf

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com